
«Mobilizazioekin eta negoziaketetan bi urte iragan ondoren,eta ikusirik agindutako langileen subrogazioa gerontologiko berrianZumarragako alkateak ez duela bete, abenduaren 18an langileenbatzarrean aho batez onartu genuen gaur greba hastea», diote ELAkosindikatuko ordezkariek.
Aldarrikapenak
Langileek lau aldarrikapen nagusi dituzte: gaur egun egoitzanlanean ari diren langileek berrian ere jarraituko dutela ziurtatzea;hara pasatzen direnean gaur egun dituzten lan baldintzak bermatukozaizkien konpromisoa agertzea; gerontologiko berrian baldintza horietanez onartzekotan, Udalak langileak birkokatzeko konpromisoa; eta,azkenik, Faustino Orbegozo egoitzan lan-poltsan dauden eta ordezkapenakegiten dituzten langileek lehentasuna edukitzea egoitza berrian sortzendiren plaza berrietarako.
Langileek gaur egun «inongo konpromisorik» ez dagoela salatudute, eta geriatrikoan lan egiten duten 30 langileak kalean geradaitezkeela ohartarazi dute. Era berean, «zerbitzuaren pribatizazioa»ere salatu dute. «Pertsona nagusien zaintza, dagoeneko garestia bada,pribatizazioak oraindik garestiago egingo du. Ezin da onartuAdministrazio Publikoak zerbitzu hauetan batzuk aberasteko negozioabultzatzea». Hiritzar guztientzat izango den «gizarte zerbitzupublikoaren eta dohainekoaren bermea» eskatu diote administraziopublikoari, «errekurtsorik ez duen jendeari egoitzara sartu ahalizateko bere etxebizitzari uko egitera ez behartuz».
Gaur ekingo diote grebari, eta aste honetan elkartuko dira datozen asteei begira izango diren mobilizazioak antolatzeko.
Udalarekin harremana
Udalaren menpe dago geriatrikoa, eta greba deiaren aurreanAnton Arbulu alkateak adierazi du gaia aztertzeko abokatua kontratatudutela eta langileen eskariak betetzeko «ahal dutena» egingo dutela.
Alkatea bera da Faustino Orbegozo Fundazioko eta ZentroGeriatrikoko Batzordearen presidente. Greba eta aldarrikapenen berrihelarazi zioten bere garaian eta guztiaren jakinaren gainean dago.
Udalak kontratatutako abokatuak gaia geriatriko berriakudeatuko duen Gerozerlan enpresarekin aztertuko du, eta «irtenbiderikegokiena» bilatu. «Arlo horretan gure ibilbidean ez da aldaketarikegon, ahal duguna egingo dugu» dio Arbuluk.
Gerozerlan enpresak gerontologiko berrian zainketa lanetanlan egin nahi dutenentzat formazio prozesua antolatuko duela adierazidu, eta Faustino Orbegozoko langileek parte har dezaketela gaineratu.
Gerontologia zentro berriak Argixao izango du izena, etaeraikitze lanak maiatzean bukatuko direla adierazi dute ForuAldunditik. Uztailean hasiko litzateke zerbitzua ematen. Udalak doanutzi zuen ospitale ondoko lursaila. Egoitzak 110 lagunentzako tokiaedukiko du, eta beste 25 pertsonarentzat eguneko zentroa ere izango da.