Batzen dituena Sansetaldean jokatu izana da. Futbol taldearen 50. urteurrena gogoratukodute.
Musti Lagunarteak Sanse futboltaldearen historian jokatu izan duten urretxuar eta zumarragarguztiak batu ditu, omenaldia egiteko. Omenaren aurretik elkarrekinafalduko dute, eta aurretik herritar guztiei zabaldutakomahai-ingurua egingo dute kultur etxean. «Esperientzia berdinabizi izan dugu denok, eta jokalariak biltzea oso ideia ona irudituzaigu. Eskerrak eman behar dizkiogu Musti Lagunarteari», dioLuis Herasek, Sanseko eta Realeko jokalari ohiak.ValentinBarrena Musti Lagunarteko kideak argitu du taldearen jarduerenbarruan kokatu dutela omenaldia. «Realaren partidak ikusterajoateko autobusak antolatzen ditugu, eta udan gazteentzako jarduerakere egin genituen, futbolarekin lotutakoak, noski». Lagunarteaberpizten saiatzen ari direla gehitu du Barrenak: «Izan ere,bolada batean nahiko geldirik egon baita».
Etzielkartuko diren futbol jokalariak garai desberdinen lekukoak direnarren, komunean dute Sansen jokatu izana eta baita Urretxukoak edoZumarragakoak izatea ere.
Musti Lagunarteakkomunikabideentzat egindako egitasmoaren aurkezpenean jokalarietakohiru elkartu ziren: Anton Iturbe, Luis Heras eta Angel Maria Manuelhain zuzen.
Entrenamenduetara, trenez
Sanseko hirujokalari ohiek argi utzi zuten futbolaren gaiak asko hurbiltzendituela eta afarian solasaldirako gairik ez zaiela faltako.
«Sanseren hogeita bosgarren urteurrenean omenaldi batantolatu zuten Donostian, eta zelaira atera ginen. Musti Lagunarteakorain antolatu duena berrogeita hamargarren urteurrenaren harianantolatutako omenaldi bakarra da Gipuzkoa mailan, eta eskertzekoada», dio Anton Iturbek.
Herasek Liga irabazi zuen1980-1981 denboraldian Realarekin. «Entrenamenduetara trenezjoaten ginen, Larrañaga Bergaratik etortzen zen, IdigorasOñatitik».
Iturbek dioenez beraien garaianpartidaren aurreko egunean joaten ziren Donostiara: «Aurrerapentsioan egiten genuen lo, eta Exposito entrenatzaileak mezetaraeramaten gintuen partida jokatu aurretik».
Realarenegoeraz
Kontakizun ugari dute hirurek iraganari dagozkionak.Realaren egoerari buruz Manuelek ondokoa dio: «Realak osojokalari onak ditu beheko taldeetan». Herasek jokalariaurkitzaile onak falta direla gehitu du.
Atzoko eta gaurkojokalariak eta futbola maite duten herritarrak biltzeko aukera sortudu Musti Lagunarteak oraingoan.
Mahai-ingurua, afaria eta omenaldia
Etzi arratsaldeko zazpietatikaurrera Zumarragako kultur etxean Gaurko eta atzoko futbolagoiburupean mahai-ingurua antolatu du Musti Lagunarteak.Mahai-inguruan Sanse futbol taldean jokatu zuten urretxuarrek etazumarragarrek parte hartuko dute, besteak beste: Juan Carlos Abasolo,Anton Iturbe, Raimundo Diaz, Esteban Txintxurreta, Luis Heras, JesusMari Biain, Angel Mari Manuel, Alberto Alejandro, Xabier Jorge etaMikel Balentziaga.
Mahaian Migel Etxarri Realeko kirolzuzendari ohia ere izango da, eta moderatzaile lanak Jon Balentziagakegingo ditu.
Ondoren elkarrekin afalduko dute Balentiñajatetxean. Txartelak salgai ipini dituzte Bankoa, Laket eta Arkupetabernetan eta Ederrena frontoian, 20 euroren truke. Afaldu ondorenomenaldia egingo die Musti Lagunarteak Sanseren fitxarekin jokatuzuten jokalariei eta Juan Mari Mujika Musti jokalaria ere gogoanizango dute.
Afarian eta omenaldian Urretxu-Zumarragako udalordezkariek ere parte hartuko dute, baita Realaren ordezkariek ere.