Aurtengoa 6. edizioa izango da. 2003. urtean hasi zenetik
ekitaldi eta ikusle kopuruak gora egin du. Ziklo soila baino gehiago dela erakutsi nahi dute antolatzaileek. Horrela Uxue Alberdi idazle eta bertsolari elgoibartarrak gidatuko duen
Sorkuntza Tailerrak emango dio zikloari hasiera. Bertsolaritzari buruzko ikastaroa emango du otsailaren 16 eta 23an Xabier Amurizak. Baina
Martxoan Bertsoako ekitaldi nagusia den herriko bertsolarien bertso saioak ez dira faltako eta
Urretxuko Intrepid Foxen izango da lehen saioa otsailaren 22an gaueko 23:00an. Motz, Aldiri eta Legazpiko Arrano tabernetatik pasa ondoren Gaztelekun jokatuko da
finala martxoaren 15ean.
Bertso eskolakoen artikulua irakurtzeko klikatu hemen.Esan bezala, ekitaldi ugari ohitura bihurtu den bertsolaritza ziklo honetan.
Otamotz.com en ekitaldi guztiak berri emango dizuegu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide