Goiz eta arratsaldez izan ziren ekitaldiak bi herrietan. Denda askok itxi egin zuten, baita taberna ugarik ere. Tailer txikiek deialdiarekin bat egin zuten. Ez zen gauza bera gertatu enpresa handiekin. Irakaskuntzan Urretxu-Zumarraga Ikastolak eta UGLE-k greba egin zuten.
Goizean izan zen manifestaldian LAB sindikatuak 300 manifestari egon zirela dio. Zumarraga-Urretxuko ezker abertzaleak dioenez datuak hauek izan dira:
URRETXUN
Tabernak %99a itxita
Dendak: Gehienek itxi dute (%60-70ak)
Ikastetxeak: Ikastolak eta lizeoak itxi egin dute, eta Gainzuri eta
Iparragirre institutuan irakasleen %30a edo irten da kalera.
Garraioetan: %20ak edo greba egin du
Industrian: %75ak itxi egin du
Banketxeak: Kutxa eta Euskadiko Kutxak itxi egin dute behintzat.
Horrez gain, Urretxuko udaletxeko udaltzainek zerbitzu minimoak soilik
burutu dituzte gaurkoan eta herriko kultur etxea ere itxita egon da.
ZUMARRAGA
Komertzioak: Erdizka
Tabernak: Gehienek itxi egin dute.
Industria: Garrantzi exkaxa izan du grebak.
Ikastetxeak: Klase batzuk irten dira kalera soilik.
Komunikabideei dagokienez Goierriko Hitzak eta Otamotz.com-ek greba egin zuten atzoko egunez.