
«Eguraldi onak laguntzen badigu behintzat etzi hasiko ditugulanak eta bi egunetan amaitzea espero dugu. Iparragirre kaleanpintaketa lanak egin behar ditugu soilik, eta Barrenkalen altxatutakobi zebra-bide egingo ditugu», zioen Iñaki Zabala Urretxuko alkateak gaurhasiko dituzten lanei buruz.
Bien bitartean, egunotan Iparragirre kalea itxita dagoetxebizitza-eraikin bat eraitsi dutelako. Beste etxe bat ere botakodute aurki, eta bizitza berriak egingo dituzte. «Eraikuntza-lanakdirela eta, Iparragirre kalea hankaz gora egongo da denboraldi batean,eta pentsatu dugu egokia dela planak kale horretan eskatzen duenesku-hartzea aldi berean egitea».
Lehentasuna oinezkoei
Iparragirre kalean kolore desberdineko espaloi bat margotukodute, eta baita piboteak jarri ere, hori guztia kalearen aldebikoitian. Espaloia bi metrokoa izango dela dio Josu Maroto udalarkitektoak. Horren guztiaren helburua oinezkoei lehentasuna ematea da.
Barrenkalen, bestetik, zeharkako aparkalekuak ilarakoakizatera pasatuko dira. Barrenkalen, gainera, orain arte etxebizitzaeraikinen ondoan ilaran aparkatzen zen eta hemendik aurrera hori egiteadebekatuta egongo da.
Aldaketek aparkalekuak gutxitzea ekarriko du hasiera batean. Dena dela, Iparragirre kalean aparkaleku berriak sortuko dituzte.
Aparkaleku berriak
Orain Iparragirren dauden ilarakako aparkalekuak zeharkakoakizatera pasatuko dira. Larreaga baserrira doan bidean hamabostibilgailu ingururentzako aparkalekua egingo dute.
Iparragirre kalea norabide bakarrekoa bihurtzea osoonuragarria izango dela diote udaletik. «Alde batetik zirkulazioarazoak konponduko dira. Egun zailtasunak izaten dira kalea estuadelako eta askok autoa bertan uzteko ohitura txarra dutelako. Bestetik,aurrerantzean kalea oinezkoentzat seguruagoa izango da».
Etzitik aurrera, lanek irauten duten bitartean, udaltzainekarautuko dute zirkulazioa, Barrenkaleko zati bat moztuta egongo baita.