
Punta-puntakoak
Ez ziren nolanahikoak izan, ez bertsoak ezta pilota jokoak ere.Nazioarteko txapelketetan punta- puntan dabiltzan lau emakume pilotariaritu baitziren Ederrenan, eta bikote bakoitzaren botilero lanakemakumezko bertsolari banak egin zituen, zein baino zein horiek ere,Maialen Lujanbio eta Iratxe Ibarra parez pare bertsotan aritu ziren.Pilotariei bertso bidez aholkuak ematen aritu ziren. Euren jokatzekomoduaz kritikak ere egin zizkieten, ikusleen gozamenerako.
Pilotariek gomazko paleta jokamoldean jokatu zuten. Honakopilotariak zeuden aurrez aurre: Nagore Arozena lizartzarra, MaiderMendizabal anoetarra, Oihana Unanue azpeitiarra eta Uxue Fernandezurretxuarra . Uxue Fernandezek bere jaioterrian jokatu zuen,horrenbestez, eta haren lagun ugari inguratu zen.
Ibarra Fernandez-Arozena bikotearen botileroa izango da, eta Lujanbio Mendizabal-Unanuek osatutako bikotearena.
Giro ona
Gorka Azkarate Martxoan Bertsoa ekimenaren bultzatzaileak etaBertso-pilotaren antolatzaileetako batek azaldu duenez, «giro politaizan zen pilotalekuan. Tabernan ere jende asko bildu zen. Gusturagaude, ez genuen hainbeste espero».
Partida, azkenean, Mendizabalek eta Unanuek irabazi zuten.Baina herenegungo ekitaldian emakume denak izan ziren irabazle.Azkaratek gehitu duenez partida «aitzakia» izan zen gehiago, bertsoezeta pilotaz gozatzeko. Eta guztia giro ezin hobean, gainera, MartxoanBertsoa egitasmoko antolatzaileek azaldu dutenez.