Bi saio
Ohi bezala bi saioizango dira, bata arratsaldeko zazpietan eta bigarrena hamarretanpubliko guztiarentzat. Jasotako dirua, 18 urte bitartekoek 4 eurokosarrera eta gainontzekoek bost euro ordaindu beharko dute, ProydeProega Gobernuz Kanpoko Erakundera zuzenduko dute, aurten Boliviakoproiektu batera joango delarik. Arco Iris taldea ikastetxeko guraso,ikasle eta ikasle ohiek osatzen dute eta Jorge Aretxabaletarenzuzendaritzapean astean behin, elkartzen dira antzerkia egiteko, etazaletasun honetaz gozatzeko.
Duela urte batzuk jaio zen jarduerahau, ostiraleko emanaldia zazpigarrena da, eta hogei bat pertsonekosatzen dute taldea oholtzan, atzean beste zenbaiten laguntza baduteere, batez ere antzezlana jendaurrean egiterako orduan. Iaz, urterokoantzezlana egiteaz gain, uztailean Miguel Lopez de Legazpi eta Andresde Urdanetaren bizitzaren inguruan Zumarragan egin zen antzerkian ereparte hartu zuten beste herritarrekin batera.
Ikasleen emanaldia
Bainahau ez da La Salle Ikastetxeko kideek egingo duten antzezlan bakarra.Izan ere DBH lehen eta laugarren mailako ikasleek hurrengoostiralean, maiatzaren 16an, “El rey león” eskainiko duteZelai Arizti aretoan, arratsaldeko zazpietan.