Ekitaldia gipuzkoar guztiei zuzendua dago. Iazko ekitaldian 500 bat lagunek parte hartu zuten, eta oso bereziki haurrekin zetozen familia eta lagun taldeak bilakatu ziren Zumarraga, Urretxu eta Legazpi zeharkatzen zituen Jaiegunaren benetako protagonista. Eskualde bertako jendeaz gainera, Ordizia, Beasain, Tolosa, Andoain Donostia eta Irunetik ere etorri zen jende ugari.
Aurten ere, hauxe da Plana: autoa etxean utzi, bizikleta hartu eta bertakoa ez bazara, Zumarragaraino eramango zaituzten trena hartu. Bertatik abiatuta, Zumarraga, Urretxu eta Legazpitik barrena, Burdin haranaz gozatzeko aukera izango da. Ibilbideari hasiera goizeko 10:00etan emango zaio eta ekitaldiak 13:00ak arte iraungo du.
Zirkuitua 24 kmko itzuli eroso eta segurua izango da; Zumarragako tren geltokitik hasita, Urretxu eta Zumarraga zeharkatzen dituen bidegorria egin Azkoitirako seinalea ikusi arte, han buelta eman eta berriz ere tren geltokitik igaroz, Legazpirako bidegorria hartuko dugu Mirandaola parkeraino, eta handik Brinkola eta Guriditegi auzoraino. Han buelta eman eta ibilbide berdinetik Zumarragako tren geltokiraino.
Zirkuitu ofizialetik kanpo, beste 3 ibilbide ere aurkezten dira bere kabuz kilometro gehiago egin nahi dituzten txirrindulari trebeentzako; Urretxutik jarraian Azkoitirainoko bidegorria osatu edota Legazpin, Guriditegi auzotik Barrendiolako urtegira eta Aizkorriko mendilerrora.
Oraindik bizikleta eskuratu ez dutenentzako ere, doako Bizikleta mailegu zerbitzua izango da Zumarragako tren Geltokian. Gainera, trenez datozenak eta RENFE-ko edozein geltokian txartela aurrez erreserbatzen dutenek, %40ko deskontua izango dute.
OHARRA: Bizikleta trenera igo ahal izateko, erreserba Maiatzaren 31 baino lehen egin beharko da
Anima zaitez eta baieztatu ezazu zure parte hartzea UGGASAko 943.72.58.29 telefonoan eta ez ahaztu kaskoa!!