Hasiera batean 400 bat pertsonek izena emanda zuten arren, azkenean 140 txirrindulari elkartu ziren atzo III. Trena-Bizikleta jaialdian. Dudarik ez da eguraldi txarrak eragina izan zuela partehartzeari dagokionean, baina antolatzaileak -UGGASA eta Zumarraga, Urretxu eta Legazpiko udalak- gustura daude lortutako kopuruarekin.
Legazpiko tren geltokian 60 bat pertsona igo ziren trenera. Gainontzean 40 bat lagun gerturatu ziren Irun, Donostia, Tolosa, Beasain, Lazkao, Eibar eta Bergaratik.
Partehartzaileek aurkitutako giro ona, antolakuntza eta ibilbidea azpimarratu zituzten.