
Lehenengo bisitaldia Uztaritzeko herria izango da, Lapurdin. Bertan Lota jauregia ezagutuko da barnetik. XVIII. mendeko eraikina da. Azkeneko mundu gerratean naziek iparraldeko egoitza nagusi bezala erabili zuten.
Ondoren Isturitzen aurkitzen diren Otsozelaiko haitzuloak bisitatuko dira, Baxenafarroan. Etxegaraik aurkitu zituen 1929ean eta ondoren, Joxe Migel Barandiaranek egin zituen bere azterketa lanak. Bertan animalien marrazkiak antzeman daitezke zaldiak, bisonteak, etab.
Bazkaria Bastidan izango da, Euskal Herriko mugan aurkitzen den Baxenafarroko herria. Bazkalondoren, Lapurdiko hiriburua ezagutzeko parada egongo da, Baiona. Alde zaharreko kaleetatik ibilalditxo bat egingo da, Baiona Ttipia ezagutuz eta bertan agertzen den antzinako harresia ikuskatuz. Aldi berean, bertako tabernen giro erakargarria ere dastatzeko aukera egongo da.
Ibilaldiaren zenbatekoa 25 €koa da bazkaria, autobusa eta bisita gidatuak barne. Txartelak dagoeneko salgai daude ALDIRI eta MOTZ tabernetan eta GAZTELEKUn.
Informazio gehiago LEKAIOren webgunean.