Estitxu Zalduak ikastolan, lizeoan eta Legazpiko institutuan ikasi zuen. Ondoren Donostiara joan zen antzerkia ikastera eta Irunera Haur Hezkuntzako Teknikari ikasketak egitera. Duela 9 urte ikastolako haurtzaindegian hasi zen lanean. Umetatik antzeztea gustuko du. Madrilera joatea gehiegizkoa iruditu zitzaion eta antzerki mundua zaletasun bezala hartzea erabaki zuen. 15 urte daramatza Karmakros taldean eta atseden hartzeko asmoa du. Dantza eta makillaje ikastaroetan parte hartzen ari da eta datorren ikasturtean irakasle-ikasketak hasiko ditu.
Zer izan nahi zenuen umetan?
Egun naizena: andereñoa izan nahi nuen eta aktore izatea ere buruan nuen.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Antzerkia ikustea, zinemara joatea eta lagunekin gozatzea.
Bizitzeko toki bat?
Zumarraga.
Gustuko aktorea?
Alberto San Juan.
Eta emakumezkoen artean?
Meryl Streep eta Susan Sarandon.
Eta herrikoen artean?
Karmakros taldean antzezle oso onak daude. Gorka Solana esaterako, nahiz eta Legazpikoa den. Herrikoen artean, Joseba Apaolaza.
Gustuko antzezlana?
Animalario taldeak egin dituen gehienak gustatu zaizkit.
Zer lan egingo zenuke gustura?
Zinea gustura egingo nuke, baina nire bizitzak beste norabide bat hartu du.
Non antzeztu behar da gehiago, eguneroko bizitzan ala eskenatokian?
Eguneroko bizitzan ez naiz batere teatreroa.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Biak.
Egindako azken oparia?
Duela gutxi pijama bat oparitu dut.
Eta jasotakoa?
Bikini bat.
Data bat?
Uztailaren 30a, azken lan eguna.
Neska eta mutil izen bana?
Nahia eta Luken.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Normalean, Diario Vasco.
Gustuko telebista saioa?
El conquistador del fin del mundo gustura ikusi dut. El hormiguero ere ikusten dut.
Bereziki gorroto duzuna?
Futbola.
Pelikula bat?
Asko ditut gustuko. Memorias de África, adibidez.
Liburu bat?
El médico.
Soinu bat?
Errekarena.
Usain bat?
Nire amaren herrikoa: Burgosko Fresneda de la Sierra. Zahar usaina dago eta asko gustatzen zait. Beharbada haurtzaroko oroitzapenak ekartzen dizkidalako izango da.
Janari bat?
Pasta.
Ura ala…
Garagardoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.