Gaur 19:30ean herriko eta kanpoko idazleak Ilunabar Literarioan elkartuko dira Zelai Arizti kultur etxean, edonorentzat irekia izango den saioan.
22:00etan, aldiz, Kukai-Tanttaka konpainien eskutik Hnuy Illa... dantza ikuskizuna taularatuko dute Zelai Arizti aretoan. Dantza lengoaia nagusia bada ere, Joseba Sarrionandiaren poesia izango da bidelagun. Zelai Arizti aretoko leihatila 21:00etan irekiko dute.