81 urterekin orain 50 urte egindako jaitsiera gogoratu nahi izan du Aranak. Jaitsiera ekainaren 28an egin zuen, semeak eta Alfonso Antxia Espeleologia Zientzia Elkarteko kideak lagun zituela.
Jaitsiera emozioz betea izan zen, bertan egon direnek diotenez. Aranak Torca del Carlista jaitsi bezain pronto, belaunikatu eta musu eman zion orain 50 urte berak aurkitu zuen lurrari. Horrekin batera Antioko Amaren irudia utzi zuen bertan eta armonika aterata pieza bat ere jo zuen Torca del Carlistan.
Antioko Ama Birjinaren brontzezko irudia Antton Arbulu orduko alkateak eta Jesus Segurola irudiaren egileak eman zioten Aranari martxoan, ekitaldi publiko batean.
Informazio gehiago: