Atzo arratsaldetik aurrera Zumarraga eta Urretxuk turismo bulego berria daukate. Bulego honen bitartez, bi herrietako informazio turistikoa helaraziko zaio kanpotik edo bertatik gerturatzen den orori. Urretxu eta Zumarragako hirigune historikoaren gaineko datuak, arkitektura zibila eta erlijiosoari buruzkoak, bi herriotako seme ospetsuei dagozkien informazioak, etab.
Mendi ibilbideak egiteko proposamenak ere luzatuko dira turismo bulegotik eta noski Santa Barbara eta Antioko baselizak bisitatzekoa ere bai.
Gaiaren inguruko datu gehiago: