
Zumarragako Miguel Godoyri egokitu zaio hain zuzen ere mota honetako Euskal Tonbolaren hirugarren telebista. Zumarragako Izazpi tabernan erosi zuen Miguel Godoyk, euro bakar baten truke, telebista sari zuen Euskal Tonbolaren boletoa eta bertan jaso zuen bere emazteak, Mª Antonia Vivasek, saria.
Euskal Tonbola Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak abiarazitako ekimena da. Erakunde honek euskararen erabilpena gizarteko sektore guztietara zabaltzeko egiten du lan, eta bide horretan aurrerapauso sendoak ematen jarraitzeko finantza-iturrietako bat du Euskal Tonbola. Euskara bultzatzea eta jolasa elkar hartuta, ekimen arrakastatsua da dagoeneko Euskal Tonbola.