
Gaur arratsaldeko 7etan izango da Zelai Arizti kultur etxean argazki rallyra aurkeztutako lanen emanaldia. Behin emanaldia amaituta aurtengo irabazleen izenak emango dira jakitera eta sariak ere banatuko dira. Lehiaketa Zumarragako Udalak eta Argazki Elkarteak antolatzen dute.