ELA sindikatuak jakinarazi duenez, "alkateak hartutako konpromisoa" betetzen ez duen bitartean protesta ekintzarekin jarraituko dute. Zumarragan aurki irekiko duten gerontologiko berrian orain arteko lanpostuak mantentzea eskatzen dute Orbegozo geriatrikoko langileek.
ELAtik adierazitakoaren arabera Mikel Serrano alkatea gestioak egin ari da Gerozerlan enpresarekin arazoari irtenbide bat bilatu nahian. Alkateak berak esan duenez, guztien lanpostuak ziurtatu ezean Gerozerlani ez dio Gerontologiko berria uztailaren 25ean irekitzeko lizentziarik emango.
2 urteko protestaldien eta 6 hilabeteko greba eta negoziaketa saiakeren ondoren, azkeneko orduan ezer garbirik ez jakitea Udala, Gerozerlan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren axolagabekeria dela adierazi dute.