Inaugurazioa ekitaldian Gipuzkoako Foru Aldundia, Zumarragako Udala eta Gerozerlan, gerontologiko kudeatzen duen enpresako ordezkariek hartu dute parte. Bertan izan dira besteak beste, Markel Olano Ahaldun Nagusia, Maite Etxaniz Gizarte Politikako foru diputatua, Mikel Serrano alkatea eta Maria Luisa Guibert, Gerozerlaneko Administrazio Kontseiluko lehendakaria.
Argixao gerontologiko berriak Zumarraga eta Urola Garaian gizarte eta osasun mailako garapena sustatzea du helburu. Abangoardiako zentro deitu du, Arantxa Gonzalez, Zumarragakoa Gizarte saileko zinegotziak.
Gerontologikoa eta bere zerbitzuak
Hiru solairutan banatutako eraikina da, bi gune ireki ditu eta banakako logelak. Guztira 110 pertsonentzako lekua du, horietatik 64 kontzertatuak dira eta 46 pribatuak. Gainera, 30 plazako unitate psikogeriatriko bat ere badu. Gune hau, dementzia eta portaera arazoak dituzten pertsonei zuzenduko zaie. Eguneko zentroa ere badago gerontologiko berrian. Bertan 25 pertsonentzako lekua dago.
Dauden 110 leku horietatik dagoeneko 78 beteta daude. Edozein informazio edo eskakizunetarako Zumarraga edo Urretxuko gizarte zerbitzuetara jo dezakete interesa dutenek. Ondoren Gipuzkoako Foru Aldundira bideratuko dute bertatik eskakizuna.
Langileak
70 dira une honetan gerontogikoan lanean diharduten langileak. Tartean diziplina anitzeko talde bat ere bada. Mediku eta psikologoek osatzen dutena.
Faustino Orbegozo udal gerontologikoko langile guztiak berkokatu dituzte zentro berrian. 3 izan ezik, hauek euren kabuz bertan ez jarraitzea erabaki dutelako, udaleko ordezkariek esan dutenez.
Gaur hasi dituzte adinekoen leku aldatzeak gerontologiko berrira.