
Euskarazko komunikabideek beste urrats bat egin dute, eta iragarkilaburren argitalpenen merkatuan sartu dira oraingoan. Ekainean abiatuzuten www.iragarkilaburrak.com webgunea eta, harekin batera, astean behin, ostiraletan, doan banatzen den paperezko gehigarria.
Ekainean jarri zen martxan proiektua, eta ordutik hona zabalkundehandia izan du, egun 23 komunikabide baitira proiektuan bat egindutenak. Horien artean, Otamotz eta Goierriko Hitza. Besteak, Berria, beste sei Hitza-keta tokiko egunkari eta aldizkariak dira.
Ostiralean egin zutenaurkezpen ofiziala, Donostian.
Hain zuzen, http://otamotz.iragarkilaburrak.com da Urretxu eta Zumarragako txokoa Interneten.
Guztien artean paperezko gehigarriaren 100.0000 ale banatzen dituzteostiralero. Euren webguneetan jarritako loturen bidez, egunero milakabisita jasotzen ditu iragarkilaburrak.com-ek.
Proiektuan parte hartzen duten komunikabideak
-Berria.
-Baleike.
-Barren.
-Bidasoa Media.
-Busturialdeko Hitza.
-Eta Kitto!.
-Geu Gasteiz.
-Goiena.
-Goierriko Hitza.
-Guaixe.
-Irutxuloko Hitza.
-Kazeta.info.
-Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.
-Larrabetzu.org.
-Oarsoaldeko Hitza.
-Otamotz.
-Pil-Pilean.
-Ukberri.net.
-Urola Kostako Hitza.
-Uztarria.
-Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza.
-Txintxarri.
-Xiberoko Botza.
Nahi duenak iragarkia jar dezake Interneteko atari horietan. Eskaintzak gai desberdinetan daude sailkatuta:
-Etxebizitzaz.
-Motorra.
-Garajeak.
-Lana.
-Irakaskuntza.
-Bidaiak.
-Denetarik.
Hemen Berria egunkariak argitaratutako informazioa, eta hemen Goierriko Hitza-koa.