Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Etortzeko joanak (140. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2008/10/28
Otamotz
Antzina idatzi zien Ritak gurasoei helbiderik gabeko lehen gutuna. Hura Maite zaituztet esanaz hasi zuen gerrako umeak. Izan ere, gudatik urruntzeko agurtu zituen estazioan, negar bakarrik egin ahal izan zuen. Ordudanik, bizitzaren azken hiru laurdenak daramatza aurreko laurdenera eramango duen trenaren zain. Gaur bezala. Geltokia euritik gordetzen duten burdinazko egitura hotzetan ilaran jarrita, goitik begiratzen diote usoek. Ritari so daude. Hegoaldeko herrialdeetatik bueltan fokuen epelean egin dituzte habiak. Ikusten dute nola burua eskuin eskuaren gainean etzanda eta ukalondoa izterrean iltzatuta dituen. Eserita dago larru urratuko maletatxoaren gainean. Hankak zintzilika ditu, kulunkatu egingo balitu bezala. Horregatik, tarteka, Rita Lizar irakurtzen da ume letraz maletan; eta tarteka baita ere, nahita agerian utzi dituen gantxilozko cotton perle galtzerdi zuriak. Tertziopelo urdin iluneko lazoak kentzen dio ile lakarra kopetatik. Oinak eta burua umetxo batek bezala jantzita ditu. Ezpainetan sehaska kanta bat darabil, minez. Lepokoan amak oparitutako eraztuna darama, txiki geratu zaiolako zintzilika hau ere. Begiratzen dio, zulotik, eta gudalekuan jolastuz ikusten du bere burua. Balkoitik, parkean dauden haurrei begiratzen die Teok. Aspaldian ez du kalerik zapaldu. Logelatik egongelara eta egongelatik balkoira eramaten dute laukidun fieltrozko etxeko zapatilek, arrastaka. Eta zerua gorritzen denean kontrako bidea egiten du ohean negar egiteko. Gaur gero egingo duen bezala. Momentuan, euriak higatutako zumezko besaulkian eserita dago. Gorputza indarge eta begi ximurrak jolasean dabiltzan umeen artean, aurkituko ez dutela dakiten neskatilaren bila. Ile harrodun bati segi diote, baina ez da beraiek nahi luketena. Egunero une hori iristen denean egiten duen bezala, errukiz begiratu dio magalean duen katu grisak. Eta eguneroko errituala betez erantzun dio agureak: ogi-mami bolatxoak jarri ditu barandailaren gainean, besaulkiaren inguruan, ihartutako landare-ontzietan… iparraldetik datozen usoak bera agurtzera etor daitezen. Izan ere, emaztea hil zenetik oso bakarrik dago eta gudatik trenak eramandako alabaren irudia ahaztuko duen beldur da. Beldur dira Ritari so dauden usoak, fokuen beroaren goxoan, lumek su hartuko dieten beldur. Habiak eta beren oinordekoen arrautzak txingar txikienarekin kiskaltzeko arriskua dutelako. Arriskua dute geltokia irekitzen duen lehenengo trenak, edo estazioko argiak itzaltzera etortzen denak, konturatu gabe, harrapatzekoa. Joan-etorrien hegaldi luzeen ostean, hegoek tregua behar izaten dute. Eta geroz eta isilagoak diren trenek oharkabean harrapatzen dituzte, burdinbideko harri-koxkorren artean, mokoarekin urre bila, haurrak parkean bezala, jolasean dabiltzanean. Teori konpainia egiten dieten usoei, haurrek, parkean jolasean dabiltzanean, harrika ere egiten diete gupidagabe. Gudazelaietako biktima errazenak dira. Katetik askatutako txakur kumeak bezala, atzetik antxintxika, estu hartzen dituzte neska-mutilek algara artean. Ausartenak ostikoak ematen ere saiatzen dira. Usoek aztoratuta, hanka txikiak salto txikiak egiten, hegoak dar-dar betean… gibelean entzuten dute nola areagotzen diren jarraitzen dituzten zalaparta eta xaramelak. Entzuten dute, mmmmmmrrr-mmmmmmmrr, katua desafioka, atzaparrak gainera botatzeko irrikan. Haren biboteek kilimak egiten dizkiete garondoan, baina ez diete barregurarik eragiten. Ume baten inozentzia behar da balkoi honetako paisaian irri egiteko. Ume baten inozentzia, eta, datozen eta doazen usoek eraztun bat ekartzea oinean.

Amaia Artolazabal Amilleta

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta realzale urretxuarra omenduko du ostiralean

2025/06/18
Urretxu eta Zumarraga
2

Julia Fernandez Calleja zumarragarrak 102 urte bete ditu

2025/06/16
Zumarraga
3

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
4

Urretxuko Mixtura psikoterapia zentroan ate irekien jardunaldia egingo dute ostiralean

2025/06/17
Urretxu
5

Zumarragako jaietako egitaraua

2025/06/17
Zumarraga
6

Larunbatean Zumarragako herri olinpiadako finalerdia jokatuko dute

2025/06/19
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT