Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Iñigo Jaca: Mediku borrokalaria (140. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2008/10/28
Otamotz

Nola oroitzen duzu haurtzaroa?

Zumarragan 16 urte bete nituen artebizi izan nintzen. Ondoren kanpora joan nintzen ikastera: Donostiara,Bilbora, Salamancara eta azkenik Bruselara. Medrano ahizpen etxeanikasi nuen. Emakume hauek miresgarriak dira, sekulako esfortzua eginbaitzuten. Beraiei esker ikasi ahal izan genuen Batxilergoa herrianbertan. Bost anaia-arreba gara eta guztiok bertatik pasatu ginen.

Zer gehiago gogoratzen duzu?

Orbegozo lantegiaren ondoan biziginenez, urte haietako lan-gatazkak oroitzen ditut. Jolasten arinintzela menditik korrika egitea tokatu zitzaidan, Guardia Zibilagrebalariengana joan zelako eta tiroren bat airera bota zutelako.Etxekoek beldurra zuten, amari anaia fusilatu egin ziotela eta aitalangileen batailoian izan zirela kontuan izan behar da.

Nola gogoratzen dituzu gurasoak?

Beti lanean. Guk ere laguntzen genien.Lan giroa ezagutu dugu eta lana balore garrantzitsua dela irakatsidigute. Guk ere gure seme-alabei hori transmititzen jakin dugula ustedut. Bestalde, etxean euskaraz egitera behartzen gintuztela oroitzendut, nahiz eta aitak ez zuen ondo hitz egiten. Katekesia ere euskarazematen genuen. Lagunak utzi eta herriko baserritar guztiekin joatenginen.

Gurasoek ahalegin handia egin zutenzuei ikasketak emateko.

Aitak pena handia zuen ikasteko aukeraizan ez zuelako. Hori dela eta, biek esfortzu handia egin zuten guriikasketak emateko. Baita nire arrebari ere. Garai hartan ez zenbatere ohikoa neskek goi mailako ikasketak egitea.

Zergatik hautatu zenuen medikuntza?

Arratsaldeetan Gurutze Gorrira joatennintzen. Anaia nagusiak ere medikuntza ikasi zuen Salamancan. Garaihartan medikuntzaren booma izan zen, mediku asko behar baitziren.Horretaz gain, Zumarragan oso mediku ona zegoen: Maeso doktorea.Orbegozo ondoan bizi zen eta etxera askotan etortzen zen. Pertsonaiamiretsia zen eta, beharbada, horrek ere eragina izan zuen nigan.

Zer oroitzapen dituzu Salamancanemandako urteez?

Oso oroitzapen onak ditut. Ikasleeuskaldun asko ginen eta oso ondo antolatuta geunden: euskara eskolakgenituen, igandero elkartzen ginen euskarazko meza entzutekoaitzakiarekin, abesbatza genuen eta Santa Ageda egunean kalerairteten ginen abestera… Ikasle euskaldunen koruarena aspaldikokontua zen.

Ikasketak Belgikan bukatu zenituen.

Frankismo garaia zen, gure herriakegoera larria bizi zuen eta borroka egin genuen. Burgosko prozesuarengaraian gose greba egin genuen gotzainaren jauregian eta kartzelaraeraman gintuzten. Horren ondorioz gertutik jarraitzen ninduten etaFrantzian errefuxiatu behar izan nintzen. Frantzian ez gintuzten ondohartu, atxilotu egin ninduten eta mugatik urruntzera behartu, etaBruselara joan nintzen. Bertan bukatu nituen ikasketak.

Zergatik joan zinen Bruselara?

Belgikako gobernua oso ondo portatu zengurekin, beka eman ziguten, eta bertan ikasketak bukatzeko behar nuenlasaitasuna aurkitu nuen. Bruselako Unibertsitate Librean ikasi nuen.Masoiena da. Europako masoi guztien seme-alabek ikasten dute bertan.Nire aita ez zen masoia, baina oso ondo hartu gintuzten. Naziek masoiasko hil zituzten Unibertsitate horretan bertan eta errefuxiatuonaldeko sentimendua zuten.

Zer ibilbide osatu duzu medikuntzan?

Bruselatik itzuli nintzenean,soldadutzara eraman ninduten. Gero Arrasaten eta Eibarren lan eginnuen eta handik Donostia ospitalera bidali ninduten. Bertan sei urteeman nituen zuzendari lanetan eta Gurutzetan beste hiru. Hannengoela, 1989an, Georgiako ospitale batera joan ginen laguntzera.Gorbachoven garaia zen eta egoera nahiko txarra aurkitu genuen.Teknologia falta zuten. Dena den, independentziaren atarian zeudeneta bertako medikuak oso motibatuta zeuden. Oso ondo hartu gintuzten,euskaldunok anaiatzat baikaituzte. Ekialdeko Iberia direla diote.Burgosen ere egon naiz eta hemen, dagoeneko, 17 urte daramatzat.Familiarentzat gogorra izan da, toki askotan bizitzea tokatubaitzaigu. Emaztea institutu irakaslea da eta hiru seme-alaba ditugu.

Nolatan heldu zinen onkologikora?

Ospitaleen kudeaketan espezializatunintzen. Bizitzak eraman nau bide honetatik, mediku izatekoasmoarekin ikasi bainuen medikuntza. Bruselako ospitale batekozuzendaritza bi burukoa zen: mediku bat medikuntza zuzendaria zen etabeste bat administratiboa. Medikuntza ikasi eta gero administrazioanlan egitea penagarria iruditzen zitzaidan, baina bizitzak horretaraeraman nau.

17 urte daramatzazu bertan. Onkologikoazure lan taldearen fruitua dela esan daiteke.

Hala da, baina Donostia ospitalean eregauza asko egitea tokatu zitzaidan. Bestalde, Zumarragako ospitaleanere izan nintzen. Ez zuen aurrera egiten eta horretara bidalininduten.

Onkologikoa ez da ospitale arrunta.

Ez, gainera Kutxarena da. Kontzertatuada. Publikoan pazienteak ziurtatuak dituzte eta zerbitzua arindu eginbehar da doazen guztiak hartu ahal izateko. Guk, ordea, pazienteenbila joan behar dugu.

Zein da zure eguneroko lana?

Ospitaleetan egunero ditugu ustekabeak.Planifikazio, organizazio eta kontrol lana da nirea. Beste eraikinbat egiten ari gara. 230 langile ditugu eta tumore solidoekin lanegiten dugu, ez leuzemiarekin eta halakoekin. Bularretako,digestio-aparatuko, prostatako, garuneko eta otorrinolaringologiaataleko tumoreekin lan egiten dugu, batik bat. Ondo kokatuta gaude,horiek baitira eragin handiena dutenak.

Zuenera datozen guztiek gaitz larriadute. Gogorra al da egunero errealitate horrekin lan egitea?

Minbizia desmitifikatu egin behar da.Goiz tratatuz gero, sendatu egin daiteke. Hori dela eta, diagnostikogoiztiarra oso garrantzitsua da. 55 urtetik gorako 10 lagun elkartzenbadira, hiruzpalauk minbizia izango dute. Gaixotasun honek dagoenekoez dakar derrigor heriotza eta gehienoi tokatuko zaigu pairatzea.Bizitza itxaropena gora doala eta minbizia generatiboa dela kontuanizan behar da.

Zer aurrerapauso eman dira?

Pazienteen bizitza kalitatea askohobetu da. Izan ere, tratamenduak ez dira lehen bezain erasotzaileak.

Zer egin dezakegu egunerokoan gaitzarenagerpena atzeratzeko?

Elikadura, kirola eta bizitzaestresagarria ez eramatea garrantzitsuak dira.

Zeintzuk dira zuen erronkak?

Gaixoen atentzioarekin lotutako arazoekonomiko larriak egongo dira. Izan ere, botika berriak oso garestiakdira eta ez dakit gizarte segurantzak ordaindu ahal izango dituen.Asistentzia pertsonalizatzen den heinean, arazo berriak sortuko dira.Egun gure ustez arazo berbera duten bi gaixok ez diote tratamenduariberdin erantzuten. Zergatik? Euren gaixotasunari buruzko informazioafalta zaigulako. Gero eta informazio gehiago izango dugu etabakoitzak zer botika behar duen jakingo dugu, baina kasu batzuk osoapartekoak izango dira eta laborategiek ez dituzte eurentzako botikakegin nahi izango. Laborategiak ekimen pribatuaren eskutan daude etaekimen publikoa arduratu beharko litzateke ikerketez.

Beste arazorik ikusten al duzu?

Diru publikoa tratamenduen ikerketangastatzen da eta diagnostiko goiztiarrera bideratu beharko litzateke.Proba oso sinplea nahikoa da pertsona batek minbizi bat edo beste batizateko arriskua duen jakiteko. Behin hori jakinda, jarraipena eginbeharko litzateke minbizia agertu bezain pronto kentzeko. Botikaindustriaren eskutan gaude: aurrekontu publikoaren zati handi batbotiketan gastatzen da. Nahi al duzu Belgikari buruzko gauza gehiagokontatzea?

Zergatik ez?

Belgikak oso garai interesgarria bizizuen ni han izan nintzenean: urte haietan flamenkoak eta frantseshiztunak banandu ziren Bruselako Unibertsitate Librean. Egoeragogorra bizi zen ospitaletan eta zenbait medikuk ingelesez hitzegiten zuten elkarren artean. Zergatik? Batek ez zuelako frantsesezhitz egin nahi eta besteak ez zuelako flandestarrez mintzatu nahi.Flandestarrek euren hizkuntza hitz egiten al genuen galdetzen zigutenmedikuoi eta ez genuenok beste mediku bati deitu behar genion.Tentsio handiko egoera bizi izan zen, baina oso ondo konpondu zuten:flandestarrez lan egiten duen ospitalea sortu zuten, baina frantseshiztunak ere hartzen dituzte. Nire ustez elebitasuna hizkuntza batbestearen gainetik dagoenean bakarrik da jasangarria. Bi hizkuntzakbata bestearen parean jartzen direnean, tentsioa sortzen da. Euskaraospitaletan galtzaile den bitartean ez da ezer gertatuko, bainajendea euskaraz hartzea eskatzen hasten denean arazoak sortuko dira.Euskal Herrian euskaldunen eskubideak bermatuko dituen ospitalea egonbeharko luke.

Euskal Herriko ospitalez ari garela,minbiziaren tratamenduari dagokionez, maila ona al dute?

Europako gainontzekoekin ez dagoalderik. Gipuzkoak zorte handia du: lehen azeleragailua izan genueneta berrikuntzak Araba eta Bizkaira baino lehenago heltzen dira. HoriKutxari esker da.

Egoitza berria eraikitzen ari zarete.

Gainontzeko ospitaleak dauden tokian.Espazio falta dugu eta gaixoek eta profesionalek estutasuna sentitzendutela iruditzen zait. 9.000 metro koadro izatetik 23.000 izaterapasatuko gara.

Luzaroan jarraitzeko asmoa al duzu?

Nire ametsa medikua izatea zen etabeharbada berriro mediku lana egitera itzuliko naiz.

Zuzenbide ikasketak ere badituzu.

Nire eguneroko lanean beharrezkoa da,nahiz eta ikasketak bukatu ondoren jabetu naizen horretaz. Semeetakobat zuzenbidea ikasten hasi zen, bere liburuak gustatu eginzitzaizkidan eta nik ere matrikulatzea erabaki nuen. Semeari ez zioninongo graziarik egin. Egun Bizkaiko herri bateko idazkaria da.

Bestelakoan, zer zaletasun dituzu?

Mendira joatea, irakurtzea eta musikaentzutea gustatzen zait. 10 urte daramatzagu Hendaian. Garai bateanhandik bidali gintuzten eta bota zaituzten tokira itzuli beharradago! Asteburuetan Ezcarayra joaten gara. Han mendi asko daude etagainera koadrilakoek ere etxetxoak dituzte bertan. Nire koadrilaArrasatekoa da. Bestalde, Ezcaray Nafarroa da. Najera Nafarroakoerreinuko hiriburua izan zen eta bertako elizan Nafarroako lau erregedaude hilobiratuta. Guztiok nafarrak gara, batzuk ekialdekoak etabesteak mendebaldekoak. Azkenaldian historia irakurtzen ari naiz,batez ere Nafarroako erreinukoari dagokiona. Aitak ere zaletasunhandia zuen… Beti esaten zuen Sabino Aranaren tesia jarraitzeahanka-sartzea izan zela. Bere ustez, Arturo Campionenak zirenjarraitu beharrekoak. Sabino Aranak Euskadi izeneko herrialdea asmatuzuen eta nazioarteko zuzenbidean ez du inongo zilegitasunik.Campionek euskaldunok izan dugun estatu bakarra berreskuratu behardela esaten zuen. Nafarroak nazioarteko onarpena zuen eta tratatuaksinatu zituen. Sanz ekialdeko nafarra da, baina gu mendebaldekonafarrak gara eta kito. Nahi duena esatea du.

Zumarragara joaten al zara?

Bai noski. Santa Isabel eta Santa Lutziegunetan ahal dudan guztietan joaten naiz. Bestalde, iaz Beitiamartxa egin nuen. Aurten, ordea, ezin izan dut bukatu. Geroz etazailagoa jartzen dute… Ba al dakizu zer gertatzen zaidan? Ni bainogazteagoak ez ditut ezagutzen eta askotan nire adinekoak ere ez.Ospitalera Zumarragako jendea etortzen da eta asko pozten naizhirugarren solairura igotzen badira ni bisitatzera. Lehen haurtzarokooroitzapenez galdetu didazu eta Orbegozok ekarri zituenak kalegorrian zeudela oroitzen dut. Ez zuten non lo egin. Apaiz gazteabertzale batzuek sekulako ahalegina egin zuten jende hari ostatuaemateko. Etxerik etxe joaten ziren herritarrei kanpotarrak hartzekoeskatuz. Erdigunetik aparte eta bizi baldintza txarretan bizitzenuzten bada, ghettoak sortzen dira. Apaiz haiek horren kontraborrokatu zuten.

Orbegozoz ari zarela, azkenaldian askohitz egiten ari da kutsadurak osasunean izan dezakeen eraginaz. Zerdiozu?

Kutsadurak zenbait gaixotasun sorditzake, baina neurketak egin beharko lirateke toki bakoitzean dueneragina jakiteko. Belgikatik itzuli nintzenean Aparizio auzoanazterketa bat egin genuela oroitzen dut. Zarata jasanezina zen etaetxerik etxe joan ginen jendeak zein botika hartzen zituen ikusteko.Lasaigarri asko hartzen zirela ikusi genuen. Txostena udaletxeanaurkeztu genuen eta arazo hori konpontzeko diru asko behar zela esanziguten. Gaiak hobera egin duela uste dut.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta realzale urretxuarra omenduko du ostiralean

2025/06/18
Urretxu eta Zumarraga
2

Julia Fernandez Calleja zumarragarrak 102 urte bete ditu

2025/06/16
Zumarraga
3

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
4

Urretxuko Mixtura psikoterapia zentroan ate irekien jardunaldia egingo dute ostiralean

2025/06/17
Urretxu
5

Zumarragako jaietako egitaraua

2025/06/17
Zumarraga
6

Larunbatean Zumarragako herri olinpiadako finalerdia jokatuko dute

2025/06/19
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT