Larunbatean Gipuzkoako bigarren mailako aizkolari txapelketako finalaurrekoa jokatu zen Zumarragako plazan. Parte hartzaileen artean Yulen Aranberri zumarragarra izan zen. Bera nagusitu zen, gainera. Julen Gabirondok eta Aratz Mugertzak ere finalerako txartela eskuratu zuten. Finala igandean jokatuko da, 12:30ean Aiako Elkano auzoan. Aian emakumezkoen ingude txapelketa ere jokatuko da. Txapelketa horretan Idoia Mendez zumarragarrak parte hartuko du.

