Bilboko Cervantes ikastetxea etaGasteizko Francisco de Vitoria institutuarekin batera, UrretxukoGainzurik bizikidetzan oinarritutako proiektu honetan hartuko duparte. UEPI edo Udalerrian Elkarbizitza Proiektu Integrala izena emandiote proiektuari. Aurretik Bilboko Zamakola institutuan garatutakoprograma batean oinarritutako proiektua da.
Egitasmoa hiru urtetan zehar garatubeharko dute ikastetxeek. Orain artean elkarbizitzaren inguruan eginduten lanketa (Gainzurik 10 urte daramatza horretan) sakonarenondorioz aukeratu dituzte. Gaiari ahalik eta zentzurik zabalena emannahi diote, Matilde Sanz, Gainzuriko irakasle eta proiektuarenarduradunetako batek esan duenez. Dena den, lantzen ari diren besteegitasmo batzuk ere batuko dizkiote proiektuari, Agenda 21,jasangarritasuna edo euskararen normalizazioa kasu.
Proiektuarekin oso gustura daude Gainzurin, nahiz eta erronak berri honek beldur pixka bat ere ematen duen hasieran. Proiektuaren nondik norakoak zehazten ari dira oraingoz, etorkizunean pauso zuzenak emateko helburuarekin.