LarunbateanEmakumea Pilotari txapelketako hirugarren edizioko bosgarren etaazken jardunaldia jokatu zen Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Gomazkopilotarekin eta paletarekin aritu ziren pilotarien artean UxueFernandez urretxuarra izan zen. Fernandez aurrelariak eta AinhoaMontes atzelariak euren partida irabazi zuten eta finalerako sailkatudira.
Azken partidan euren kontra arituko denbikotea zein den larunbat honetan jakingo da: Donostiako Egia auzokopilotalekuan jokatuko den finalerdian Randez eta Argain Pierola etaUnanueren aurka arituko dira. Pilota jaialdia 17.30ean hasiko da.Finala ere ordu horretan jokatuko da, azaroaren 29an, ZarauzkoAritzbatalde pilotalekuan.
Fernandezek 25 urte ditu eta 12 urtetanatletismoan lehiatu da. Pilotan, berriz, aitarekin hasi zen. Iazkoirailean Estatu Batuetako San Francisco hirian jokatu zen nazioartekotxapelketa irabazi zuen. Egun, lehiatzeaz gain, Emakume Pilotariegitasmoko teknikaria da.
Proiektu honen helburua neskak etaemakumeak zaletzea da eta gazte urretxuarra gustura ageri da orainarte lortutako emaitzekin.
Albistearen gaineko xehetasun gehiago Noticias de Gipuzkoa egunkarian.