
Felipa Salaberria
|
Zumarragako lekaimeekin sekula ez dut harremanik izan, Urretxun bizi bainaiz. Urretxuko mojekin, ordea, harremana izan dut. Beraien eskolara joan nintzen ikastera. Hori bai, Gabonetan mesedetakoek jaiotza jartzen zuten eta ikustera joaten ginen.
|
Agapito Molina
|
Badakit mesedetako lekaimeak non dauden, baina sekula ez naiz hara joan. Egia aitortu behar badut, ateoa naiz. Hori dela eta, ez dakit ezer beraiei buruz. Dena den, gauza bat aitortu behar dut: nire arreba moja da.
|
Santiago Garmendia
|
Mesedetakoen lana zaharrak eta gaixoak zaintzea izan da, batez ere. Arrasaten ere etxea dute, baina inguru honetako garrantzitsuena Zumarragakoa da. Bederatziurrenak egitera joan izan naiz bertara. Zaharren egoitzan ere izan dut harremanik beraiekin, gaixoren bat bisitatzera joan naizenean.
|
Toño Cuñado
|
Apenas dakit ezer beraiei buruz. Dena den, Leturiatarren auzokoa naiz eta nire adineko neska-mutilok mesedetakoen elizan egin genuen jaunartzea. Beraiei buruzko iritzirik ez dut, ordea. Ez onerako eta ezta txarrerako ere.
|