Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Mikel Balentziagarekin elkarrizketa

Urretxu eta Zumarraga
2008/12/02
Otamotz

Mikel Balentziaga Zumarragan jaio zenorain 20 urte. Herrian hasi zuen futbolarekiko harremana, Urolan.Gaur egun, Realeko bigarren taldetik pasa eta gero profesional mailandabil Athletic-ekin.

  • Galderak eta erantzunak:

Anonimoa: Zer iruditu zaizu eskualdekokomunikabideek zugan izan duten jarrera? Gustatu al zaizu nolatratatu zaituzten orain arte? Eta eskualdez kanpokoek?

Aldaketa handia nabaritu dut. Pasa denurtean bigarren B mailan nengoen Sansen. Lehenengo mailan egoteabeste mundu bat da. Bi astean behin prentsara atera beharra daukateta horretara egin beharra izan dut. Kamara baten aurrean egotenohitu behar izan dut, ez bainengoen horretara eginda. Gutxi esatekoanaiz hala ere, hori bai, lehengusuak (Jon Balentziagak) aholkuren bat edo beste eman diteta ondo etorri zait.

Gainerakoan, prentsak orokorrean ondotratatu nau oraingoz. Dena den, gauzak esaterako orduan gehiagopentsatu behar da, ardura ere handiagoa da eta.

Sebas: Guraso naizen aldetikderrigorrezko galdera. Eliteko kirola eta ikasketak nola uztartzendituzu? Zer ari zara ikasten? Ondo moldatzen al zara?

Lehengo urtetik hona, entrenamendueidagokionez ordu berdinak sartzen ditut. Beste presio mota bat daukatorain hala ere. Arratsaldetan gaizki bagaude tratatzera joan beharradaukagu eta batzuetan entrenamenduak ere izaten ditugu. Denboralibrea, orokorrean berdina da azken batean, baina beste modu baterabizitzen da.

Ikasketei dagokionez DonostianAdministrazioa eta Finantzak modulua egiten ari naiz. Abendua pasaarte ez dut azterketarik izango. Nere denbora antolatzen ikasten arinaiz poliki poliki.

Aitor Zaldua Gereñu: Zer moduzAthletic aldean? Zer moduz hartu zituzten Bilbon? Zer moduzko giroadago San Mamesen?

Lehenengo egunetik aldagelakogiroarekin harrituta gelditu nintzen. Oso ondo hartu nindutenhasieratik bai jokalariek, bai fisioterapeutek, medikuek etab. Etaafizioarekin ere oso gustura nago. Bilbon beste modu batera bizitzenda futbola.

Gainerakoan, Algortan bizi naiz etakalera ateratzen naizenean jendeak lehen baino gehiago ezagutzennauela nabaritzen dut. Baina hainbesterako ere ez da lasai lasaiateratzen naiz kalera. Orain artean jarraitzaileen aldetik gauzaonak baino ez dut esaterik eta horrela jarraitzea espero dut.

Kresala: Nahiz eta Athletic-en jokatu,Realeko jarraitzaile izaten jarraitzen al duzu?

Bai, bai. Gainera lagunak ditutoraindik bertan pasa den urtetik. Beraiekin harremana izatenjarraitzen dut. Sanseko partiduak ere jarraitzen ditut nahiz etaikusteko astirik ez izan. Realeko partiduak ere jarraitzen ditut,telebistaz gehienetan. Baina ahal dudanean Anoetara ere joaten naiz.Orain arte pare bat aldiz izan naiz bertan.

Andoni: Nolatan bukatu zenuenAthletic-en?

Nik Realean naukan burua une hartan, etaegia esan, Athletic-eko eskaintza ezustekoan iritsi zen. Lauegunetako kontua izan zen eta dena oso azkar pasa zela esan daiteke.Diotenez Realak diru hori behar zuen. Eta niri dagokidanez,profesionaletara salto egiteko aukera eman zidaten.

Realean pauso hori ematea faltazitzaidan eta bazirudien aurten ere ez nuela horretarako aukerarikizango bertan. Orduan iritsi zitzaidan Athletic-en aukera, niretzatprofesionalki oso garrantzitsua izan da eta Realekoak ere gusturagelditu dira azkenean.

Ekain: Nola ikusten duzu Athletic-enosasuna? Mantentzeko gai izango zarete zurigorriak?

Nik uste dut horretarako ekipoa egonbadagoela. Orain atera gara “zulotik” eta hemendik denboraldibukaerara ziur naiz gora egingo dugula. Konfiantza pixka bat hartubehar dugu. Ea etxetik kanporako partiduak irabazi eta puntuak batzenjoateko aukera daukagun.

Ekain: Galdera bera, baina etxekotaldeari dagokionez. Nola ikusten duzu Urola? Igoko al da?

Lehengusua eta koadrilako bi daudeUrolan jokatzen, baita lagun gehiago ere. Nik uste ondo doazela. Etahorrela jarraituko dutela uste dut.

Gorka: Nola aldatu da zure bizitzaBilbora joan zarenetik?

Egunerokotasunari dagokionean ez dagehiegi aldatu. Pasa den urtean bigarren B mailan jokatzeak bizitzaprogramatu bat eramatea ekarri zidan. Entrenamenduetara joan, zaindu,dieta egin etab. Zentzu horretan, lehenengo mailan ere antzerakoa danire egunerokotasuna. Daukadan denbora librea ere antzekoa da, nahizeta beste modu batean bizitzen dudan. Gainerakoan lagunekin egotekodenbora izaten jarraitzen dut, ez asteburuetan baina oporrak etafestak ere hor daude.

Bizilekua aldatu beharra izan dut. Pasaden urtean Sanseko 7 lagunekin bizi nintzen Donostian. Orain Algortanbizi naiz bakarrik. Baina ondo moldatzen naiz. Hasieran beldur pixkabat ematen zidan bakarrik bizitze horrek, inguruan jendea edukitzeraohituta bainengoen. Baina ondo moldatu naiz. Baita etxeko lanakegiterako orduan ere. Aitortu beharra daukat dena den batzuetan amaere etortzen dela nola nagoen ikusi eta zerbaitetan laguntzera.

Ana: Athletic taldeak duenfilosofiarekin bat al zatoz?

Ados nago bai. Etxeko jokalarientzathori garrantzitsua da, hemengo jokalarientzat aukera garrantzitsu batdelako. Gainontzeko taldeek bestelako filosofia bat daramate, eta baibat bai bestea balekoak dira. Dena den, Athletic-ek argi utzi duetxeko jokalariekin talde on bat eta futbol ona egitea ere posibledela.

Stso: Diruditen bezain harroputzak aldira Athletic-eko jokalari batzuk?

Lehen esandako bera errepikatuko dut.Jokalariekin osoa gustura nago. Denekin primeran moldatzen naiz.Hasieratik oso ondo hartu naute taldean eta ezin dut ezer txarrikesan beraietaz. Hortaz, ez, nire iritzian ez dira harroputzak.

Josu: Nola ikusten duzu Reala?

Nik uste dut talde ona dutela etaigotzeko aukera badutela. Eta hala espero dut gainera. Ea datorrenurtean beste derby bat ikusteko moduan garen. Gauzak ez daudemomentuz oso ondo, baina oraindik igotzeko aukera badutela iruditzenzait. Ilusioa egingo zidan gainera.

Anastasio: Zergatik musukatu zenuenAthletic-en armarria, horrek Realeko jarraitzaileak haserretukozituela jakinda?

Normala da batzuei gaizki iruditzea.Baina ni orain Athletic-en nago eta ez dut besterik esateko.

  • Mikel gurean izan dugunez, zuek egindako galderez gain, guk ere geureak egiteko aprobetxatu genuen. Hemen guk egin eta berak erantzundako galderak.

San Mamesen jokatu zenuen lehenpartidua nola gogoratzen duzu? Ia 40.000 pertsona zeuden bertan. Zersentitu zenuen?

Egia esan, aurten eta nire bizitzaguztian sentitu dudan gauzarik harrigarriena izan zen. Zelaira atera,jendea ikusi eta denak animatzen zeudela ikustean.

Bernabeura joan ginenekoa erekristorena izan zen. Zelaira ordu eta erdi lehenago iritsi ginen etaharmailak hutsik ikustea ikaragarria izan zen, benetan handia daBernabeu. Gero behin partida hasita eta harmailak gainezka zeudela,txikiagoa zirudien dena den.

Lehenengo mailan jokatzeak, futbolmunduko jokalari handiekin jokatzeko aukera eman dizu. Horrek zernolako eragina du profesionaletan hasi berria den futbolari batengan?Errespetua ematen du? Beldurra?

Bartzelonaren aurka kokatzeak adibidezaskori beldurra eragingo die. Nire kasuan gehiago motibatzen dit.Orain 5 urte nork esango zidan niri Eto´o-ren kontra jokatunuela? Niretzat amets bat izan da. Gainera asko eta asko idoloak erebadira. Madrilen aurkako partiduan Higuain (1.go zatian) eta Ruben(bigarrenean) markatzea egokitu zitzaidan. Bartzelonan berriz,Iniestaren aurka jokatzea egokitu zitzaidan. Puntako jokalaria delaesan beharra dago.

Reala eta Athletic-i buruz ari garadenbora guztian. Baina alderik nabaritu al duzu bi kluben artean?

Nahikoa klub antzekoak direla esangonuke. Biek ere etxeko jendearekin lan egiten dute, eta aldehorretatik nahikoa antzekoak dira.

Realari dagokionez badirudi klubbarruko kudeaketak eta eztabaidak kirolak edo futbol taldeak berakbaino oihartzun handiagoa hartu duela azken aldian. Zuek jokalariekegunerokotasunean ohartzen al zarete hortaz? Eragiten al dizuezerbaitetan?

Eragin beti eragiten du. Klub bakoitzakbere modua du gauza horiek eramateko. Beti ere hobe da, hala ere,gauzak ondo joatea bai kanpoan eta baita barruan ere.

Erraza al da futbolari profesionalaizatea?

Gauzak egin behar diren unean eginbehar dira. Futbolariaren bizitza egunero eman behar den gauza batda. Lagunekin egoteko ez dago hainbeste denbora. Astearte gehienetanjai izaten dut eta baita arratsalde gehienetan ere. Dena egitekodenbora daukat hortaz.

Zure etorkizuna nola ikusten duzu?Futbolari lotuta ikusten duzu zure bizitza?

Momentuz Athletic-en nago eta gauzakondo badoaz ondorengo 5 urteak ere bertan emango ditut. Nik futboleanjokatzeko asmoa daukat ahal dudan arte. Nire karrera zentzu horretanbideratu nahi nuke. Futbola, jokatzeko gai ez naizenean utziko dut,oraingoz behintzat hala pentsatzen dut. Gehiago esango dut, aurrerabegira, jokalari bizitza amaitzen zaidanean ere futbolari lotutalanean jarraitu nahiko nuke, denborak esango du. Nirea guztizbokaziozkoa da.

Athletic-en aldageletan hitz egiten alda Realaz?

Bai noski. Garai bateko pikeak etaahaztuta daude. Niri pertsonalki inoiz ez zaizkit gustatu izan lehiahoriek. Ahalik eta euskal talde gehiago izan lehenengo mailan orduaneta hobe. Hala pentsatzen dut nik behintzat eta aldageletan erepentsatzeko modu hori dago.

Euskadi-Euskal Herria eztabaidabolo-bolo dabil azken asteetan. Zuk zer iritzi duzu horren gainean?Garbi daukazu zein nahiago duzun? Absurdoa iruditzen zaizu eztabaida?

Ez naiz horretan bustiko. Athletic-ekmanifestuaren alde sinatu zuen talde bezala. Ni ere taldean nagoenezba hori sinatu eta aurrera.

Peñarik egin al dizute Bilbon?

Oraingoz gurasoak, lagunak eta familiaikustera joaten dira ia igandero San Mamesera eta oso gustura nago.Peñaren kontuarekin zerbait entzun nuen hasieran, bainaoraingoz ez dute ezer antolatu.

Nola laburbilduko zenituzke profesionalgisa jokatu dituzun hilabete hauek? Nola ikusi duzu zure burua?

Hamabi partidu jokatu ditut orain arte. Partiduonak egin ditut, baita txarrak ere. Hamabi horietatik hamar onak izandira eta gustura egoteko modukoa da. Aurrera begira erregulartasunbat izatea gustatuko litzaidake. Nahiko txukun ibili naizelairuditzen zait. Orain egindako akatsetatik ikasi eta lana hobetzea danire asmoa. Sevillako partiduan pasa dut orain arteko uneriktxarrena. Baina horrelakoetatik ere ikasi egiten da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Pello Biain filosofia irakasleak erretiroa hartu du

2025/07/05
Urretxu eta Zumarraga
2

Santa Anastasia jaietako egitaraua

2025/07/04
Urretxu
3

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
4

Antxiñako Ama taldeko txistularien mezu hunkigarria

2025/07/03
Zumarraga
5

Emakumeen lehen ezpata dantzaren 10. urteurrena

2025/07/02
Zumarraga
6

Urretxuko Euskal Jaiko herri bazkarirako txartelak hilaren 15ean jarriko dira salgai

2025/07/04
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT