
Otsailaren 1ean ekin zitzaiontxapelketari Donostian eta martxoaren 1ean jokatuko da TolosakoBeotibarren finala. Pasa den astean bigarren jardunaldia Hernaninjokatu ondotik, hirugarrena Urretxuko Ederrenan egingo da bihar11:30ean.
Bi partida jokatuko dira:
- A multzoan: Espinar eta Serre, Muneta eta Bordagarayren aurka arituko dira.
- B multzoan: Urkizu eta Montes, Fernandez eta Ruiz de Larramendiren aurka.
Euskal Herriko 12 pilotaririk onenakjokatuko dute txapelketa. Aurten, iaz ordezko lanetan aritu ondorentitular lanetan arituko da Uxue Fernandez urretxuarra.
Finalerdiak Zarautzen
Biharko partidan erabakiko da zein laubikotek, eta nork noren aurka jokatuko duten datorren larunbateanZarautzen finalerdia. Finala aurrez esan bezala, martxoaren 1eanizango da tolosako Beotibarren.