
Haurrei zuzendutako ‘Ikusezinak’antzezlanak irekiko du igande honetan Urretxu eta Zumarragako udalekurte osorako antolatu duten antzerki egitaraua. Haurrei eskainitakohainbat lan izango dira datozen hilabeteetan.
Sinopsia
Maritxoriren urtebetetzea da eta festabat antolatu du.
Faustino, deabru galtzagorriak, magia egingo du:Erratza Baratza ikusezina bihurtuko du.
Baina… zerbait gaizkiatera eta ¡ai, ene! Maritxori bihurtzen du ikusezin. Gero, berelaguna den Kaskagorri bihurria Trigre Maritxoriren txakurra da etanahaste-borraste berak bakarrik konpon dezake.
Fitxa teknikoa:
- Taldea: BEGONIA BAENA PRODUCCIONES
- Genero: Txontxongiloak
- Egilea: Begoña Baena
- Txontxongilo eragileak: Olatz Beobide, Begoña Baena, Juan Luis Mendiaraz
Lau eta bederatzi urte bitartekohaurrei zuzendutako emanaldia da. Euskaraz eskainiko da 60 minutuinguru irauten duen antzezlana. Bihar arratsaldeko 17:00etan emangozaio hasiera emanaldiari Urretxuko Labeaga aretoan. Sarrerak 3eurotan eskuratu daitezke bihar bertan, 16:00etataik 17:00etara.