Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Bat errebelatu (144. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2009/02/23
Otamotz
Eta bestea kontatzen saiatu zen: “Iratzargailuaren argia piztu da lehenengo. Poloetako urdin kolorez 7:00 islatu da laugarren pisuko gela iluneneko horman. Mezua erretzeraino da hotza eta berak, narrastiek bezala, azalez aldatzekotan, eguzki goxotan izatea eskatu du. Alferrik. Paretan 7:05 irakurri dudanerako, ordea, mugitzen sumatu dut. Beltzean ere itzala uzten du gaur. Leihora dator. Gortinak ireki ditu eta egunaren aurrean besoak zabalik gurutzefikatu denean, soroetako txorimaloak ekarri dizkit gogora. Enara eske; baina beleak ditu begietan. Goizak itzalita jaikitzen dira aspaldian eta argia piztu beharko du. Geroz eta beranduago oheratu eta lehenago jaikitzen den mozorrotutako erregina bihurtu da. Hainbeste trapurekin, nori ezkutatu nahi dio bere azalaren laztan gosea? Paperezko koroa erantzi zuenetik, jantzita, baina bakarrik egiten du lo. Zimur gehiegi ditu tipula koloreko maindire moreak, eta bera ere haiekin batera ari da zahartzen. Kilometroak egiten ditu ohean maldan gora eta aldapan behera. Bueltaka-bueltaka, dena kiribiltzeko gai da. Hortaz konturatuta dago eta amorruz biluztu du ohea. Ohazal, tapaki, izara eta azpiko izarekin iceberga eraiki du. Jo eta urperatu nahiko zuela pentsatu dut hasieran; horregatik, belak zabaltzeko keinua egin duenean lasaitu egin naiz. Izan ere, aulkiaren gainera igota errezelen eraztunak banan-banan kendu ditu, errosarioa ahopeka esanaz bezala. Berak askatu ahala, gortinaren tolesturak malutak bezala erori zaizkio telazko icebergari. Ez du niretzako begirik. Baina leihoaren markoan, teloirik gabe, ez da luze egon zerura begira. Niri eskaini dit posea. Niri eskaini dit antzezlana. Nahi bai nik! Ozen txalo eginagatik, ez du niretzako belarririk. Izotzezko mendiari begiratu dio, zeharka. Eta tentazioari ezin eutsita, aulkitik elur gainera salto egin du; umeek putzuetara egiten duten bezala, ahalik eta gehien bustitzeko asmoz. Momentu batez, lainoetan ibiltzeko plazerak goizeko lehen irribarrea ireki dio. Nik ikusi diot, nahiz eta ez didan niri eskaini. Iceberga zapaltzen jarraitu du mahaspasa izan zitekeen izara moreak ardoa eman duen arte. Hurrena, mozkorraldia pasatu zaionean, biziraun duten oihal zatiekin korapiloa egin eta besapean hartu ditu denak. Zapalduaren burua garaipen-ikur moduan daraman gerlaria dirudi, bekozko eta guzti. Martxa martziala markatzen dute oin biluziek zoruaren kontra pausoak botatzean. Leihoa irekitzera doa. Ireki du. Martxa martziala markatuz argia itzaltzera doa. Itzali du. Eta haizeari txistuka logelan sartzen uzteko, bera irten egin da. Lau hormen mugan haizeak ez du dantza lagunik topatu eta koaderno honen orriak pasatzeko ahaleginik ere ez du egin: nik abestiari letra noiz jarriko eta orri zuriak noiz beteko zain dago. Beraz, protagonistak bizi den seinalea ematen didan arte, zertan ari den imajinatu egin beharko dut: besapean zeramatzan oihan guztiekin labadora bete eta jarri egingo zuen; kafesnea berotzen izango du mikrouhin labean; bitartean, komunean pixa egin eta aurpegia garbituko du bera dela ziurtatzeko; eguneko hirugarren alarma entzutean, Pauloven txakurrari bezala listuz beteko zaio ahoa eta korrika sukaldera joango da irratiarekin gosaltzera; labadorari itxaron behar dion tartea dutxatzeko aprobetxatuko du… Baina espero ez bezala, labadora jartzeko, aurpegia garbitzeko, gosaltzeko eta dutxatzeko astirik hartu gabe, eraman dituen azpiko izarak, izarak, tapakia, ohazala eta errezelak besapean dakartzala logelan sartu da. Leihora hurbildu da eta trapuak esekitzen hasi da. Ordenan, leun eta egiten ari denarekin gozatuz. Pintza bakoitza jarri ahala, errosarioa esaten ariko balitz bezala, begiratu egiten dit, desafioka. Nire begiak bere egiten dituenean, tapaki, azpiko izara eta beste aurrera eta atzera mugitzeko tira egiten dio sokari. Errebelatu, eta belak edota pankarta zabaltzen ari da”: Ez ni alferrik ahotan ibili! Ea nola kontatzen duzun hau.

Amaia Artolazabal Amilleta

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT