
Ostiralean Fox tabernan zuten eginahitzordua eskualdeko bertsozaleek. Gaueko 22:00etan “James Jon Ezdoktorearen aurka” izeneko laburmetraiak eman zion hasiera gauari. Ondoren, 23:00ak inguruan hasi ziren igotzen bertsolariak Fox tabernako oholtzara.
Harrera ezin hobea izan zuen MartxoanBertsoaren lehenengo kanporaketak eta bideoaren aurkezpen ekitaldiak.
Bertsotan gabiriarrak onenak
Gabiriarrek Martxoan Bertsoan egindako lehen agerraldian bertsorik onenak egin dituztela esan zuten epaileek saioa bukatutakoan. Jokin Muruak, Oier Oiarbidek eta Gorka Maizek osatutako taldea izan behar bazuen ere, Maiz ondoezik zegoela-eta Endika Igartzabalekin osatu zuten hirukoa. Gabiriarrak taulatuaren gainean, “Mihiluzeak” izan ziren.
Manex Mantxola, Ander Kerejeta eta Aitor Lizarazuk osatu zuten “Bi eta bat” taldea eta Juanjo Aranburu, Joseba Segurola eta Iker Otegik “Beteranoak” izan ziren oholtzan.
Agur orijinalena “Bi eta bat” taldearena izan zen, Txikilikuatreri doinua eta jazkera lapurtuz barre algarak eragin zituzten ikusleen artean.
Larunbatean, Igartubeitin
Datorren ostiralean hurrengo kanporaketa egingo dute Legazpiko Arranon eta larunbatean hirugarrena Ezkio-Itsasoko Igartubeitin; izan ere, aurten bertakoek ere parte hartuko baitute “Martxoan Bertsoa”n.
- Irakurri albistea osorik Goierriko Hitzan.
- Ikusi otamotz.eus-en Martxoa Bertsoa ekitaldiaren egitarau osoa.
- Jarraitu Zumarraga eta Urretxuko Bertso Eskolako web orrian Martxoan Bertsoa.