
Euskaraz ekoitzitako zortzi film laburizango dira zinema-jaialdian ikusgai. Tartean, Urretxu-ZumarragakoBertso Eskolak eta KKinzona Produkxionsek Martxoan Bertsoaekimenerako grabatu duten James John Ez doktorearen aurka (2009) filmlaburra ikusteko aukera ere izango da.
Denera ordubete inguru iraungo duemanaldiak. Aipatutako filmaz gainera, Kabia (2007), Lo Bakarrik(2008), Musika (2007), Berde (2007), Egiatik gezurrezko bizitzara(2008), Poema baten irakurketa Euskal Herrian (2008), P.D. Ondo ibili(2008) eta Bankuaren lapurreta (2008) dira zirkuituaren barruanikusgai dauden filmak. Guztiak ere Euskal Herrian eta euskarazeginak. Labeaga aretoan egingo dute emanaldia, 19:15ean hasita.Sarrera doakoa izango da.
Shanghain eta Erroman ere bai
Film laburren zirkuitua denera 46 herritatik igaroko damartxoaren 5 hasi eta apirilaren 7an amaitzen den arte. Baina aurten,zirkuituak Euskal Herriko mugak ere gaindituko ditu, hemen egindakofilmak, Shanghain (Txina), Erroman eta Bartzelonan ere ikustekoaukera izango baita, hango euskaltzaleek eskatuta.
- Ikusi otamotz.eus-en ikusgai izango diren film laburren inguruko informazioa.
- Bederatzi film labur ikusteko aukera izango da bihar Urretxun. (Goierriko Hitza)