Oraindik ere hilabete pare batgelditzen den arren, Beitia Mendi Martxako antolatzaileak zehaztudituzte ibilbideen nondik norakoak eta martxaren eguna ere.Maiatzaren 24an gauzatuko da Beitiaren omenezko Mendi Martxa, aurtenbere hamahirugarren edizioa beteko duena.
Urtero bezala bi ibilbide proposatzendituzte antolatzaileek, bata motza eta bestea luzea.
- Ibilbide motza: 25 kilometro eta metatutako 1300 metroko desnibela izango ditu.
Areizaga-Kalebarren plazan hasiko da, Irimoko kordala, Gorla eta Santutxoraino jarraituko du. Bertatik Aizpurutxora jaitsi (anoa postua egongo da bertan) eta Oleta eta Samiño igo beharko dira. Handik Igaraberri eta Kortaberri baserrietatik jaitsi beharko da helmugara.
- Ibilbide luzea: 55 kilometro eta metatutako 2300 metroko desnibela izango ditu.
Areizaga-Kalebarren plazan irtenda, bidegorritik Legazpira joango dira mendizaleak. Hortik Arranoaitz eta Arrolamendi gailurrak igoko dituzte, Kimuberritik (bertan anoa postua egongo da) Deskargara jaisteko. Handik Irimo eta Zazpi-puntak igarota, Gorlatik Santutxora jarraituko dute (bertan anoa postua egongo da), bertatik Irukurutzeta eta Elosumendiko gainak igotzeko. Ondoren Aizpurutxora jaitsiko dira, bertan ibilbide laburreko mendizaleekin elkartzeko. Hemendik Oleta eta Samiño aldera abiatuko dira berriz, ondoren helmugara ailegatzeko.
Ohikoa denez, www.beitia.org weborrian, martxaren inguruko gora beherak ezagutzeko aukera izango da.Prezioei dagokienez, pasa den urtekoak mantenduko dituzte, zazpi euroaurretik izena ematen dutenentzat eta bederatzi egunean bertan ematendutenentzat.