
Urtero bezala, Zintzo Mintzo EuskaraElkarteak Bazkideen Ohiko Batzarra deitu du. Batzarra larunbathonetan izango da, goizeko 11:00etan hasita, Zintzo Mintzok Urretxunduen egoitzan.
Bileraren helburua, bazkideak elkartueta urteko jardunaren nahiz etorkizuneko erronken inguruan denokbatera gogoeta egitea da.
2008ko jarduna eta 2009ko egitasmoaazaltzeaz gainera elkartearen inguruko hausnarketa-prozesua martxanjartzea da Zintzo Mintzoren helburuetako bat. Urretxu eta Zumarragakohizkuntza-komunitatea trinkotzen eta zabaltzen eragile aktiboa izanda azken 15 urteetan, baina beharrezkoa ikusi da elkartearenetorkizuneko lan-ildoak eta antolaketa finkatzeko hausnarketa-prozesuparte hartzaile ba abiaraztea.
Zintzo Mintzotik adierazi dutenez,bazkide guztiak gonbidatuta zaudete bileran parte hartzera zuen partehartzea ere oso garrantzitsua baita. Ondoren, beti bezala bazkariaizango da eta bazkarira etorri nahi duenak zintzo_mintzo@otamotz.comhelbidera mezu bat bidalita jakinarazi beharko du.
Zintzo Mintzo Euskara Elkartearen Batzar Nagusia:
Gai-zerrenda:
1. Aurreko batzarraren akta irakurtzea eta onartzea
2. 2008ko jardunaren eta sarrera-gastuen azalpena
3. 2009ko egitasmoa eta aurrekontuaren azalpena
4. Elkartearen inguruko hausnarketa-prozesua
5. Galdera-erantzunak