
Maiatzaren 18an Museoen NazioartekoEguna da. Hori dela eta, Urretxuko Urrelur mineral eta fosilenmuseoak jarduera egitarau zabala prestatu du, azken urteetan eginizan duen moduan. Maiatz osoan zehar egingo dituzte ekimenak gaurhasita.
Gaurtik hilaren 18ra bitartean ‘Museoakalera, jolastu gurekin’ ekimena izango da indarrean. Ekimenarenhelburua, museoa herritarrei hurbiltzea da. Horretarako bi herrietakomerkatari elkartearen, Bitartean-en laguntza izan du UrretxukoUdalak. Bitartean elkarteko hainbat dendaren erakusleihoetanmineralak eta fosilak jarriko dituzte, eta gaiarekin lotuta joko etalehiaketa moduko bat burutuko dute. «Mineral ale eder bat»irabazteko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Bisita gidatuak Urrelur-en
Bestalde, Urrelur museoa bisitatzekoaukera ere izango da maiatzaren 11tik 18ra bitartean. Ohiko bildumezgain, zuhaitz enbor fosilduen erakusketa ere egongo da ikusgai egunhorietan. Gainera bisita gidatuak izango dira hilaren 16an eta 17an.Museorako sarrera doakoa izango da.
Mineralogia eta paleontologia ibilaldia
Ekimen guztietan arrakastatsuena baina,mineralogia eta paleontologia ibilaldia izaten da. Ibilaldia aurten,maiatzaren 16an egingo dute Errioxara, geologikoki eta mineralogikokiinteresgarriak diren hiru gunetara. Mineral aleen bilketa egitekoaukera izango da. Izena emateko aukera zabaldu dute.
Egunosoko irteera izango da, 07:30ean abiatuko dira eta bazkaldu ere hanegingo dute. Izena eman nahi duenak 35 euro ordaindu beharko du;autobusa eta bazkaria sartuta daude prezioan. Hamasei urtetikbeherakoek 25 euro ordaindu beharko dute. Ordainketak kultur etxeanegin behar dira.