
Gehiegikeriengatik hiru urteko zigorra, eta beste hiru alabari eragindako tratu txar psikiko jarraiengatik. Epaiaren aginduz gizona ezingo da bere alabarekin bost urtean komunikatu, eta guraso-agintea galduko du sei urterako. 30.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio alabari. Kasu horren harira Zumarragako alkate Mikel Serranok «elkartasun osoa» agertu dio bortxakeria jasan duen neskatilari.