
Zumarragako Udalak, Antioninterpretazio zentroa egiteko deitu zuen ideia lehiaketaraaurkeztutako lanen artean, bat aukeratu du dagoeneko epaimahaiak.Hilaren 29an egingo da proiektu irabazlearen aurkezpena eta horrenharira Zumarragako EAJk honen gaineko balorazioa egin duprentsaurrean.
Proiektuaren 1. fasea
Antioko interpretazio zentroa zehaztekolehendabiziko fasean, proiektuaren kokapena eta egitura nolakoaizango ziren eztabaidatu zen luze eta zabal. EAJk, garbi utzi duprentsaurrekoan, lehendabiziko fase hartan PSEk proposatutakoneurriak gaitzetsi dituela beti. Hasieran proposatutakoa Antiorakogehiegizkoa eta desegokia zela adieraziz.
Bestalde, Elizalde ez eskuratzea,aukera historiko bat galtzea dela esan du EAJk. Negoziaketahorretan, Udalaren borondatea hutsala izan zela azpimarratuz.Ondoren, EAJren iritziz, PSEk, alderdi politiko, eragile, talde etaherritarren gehiengoak hasierako proiektu hari bizkarra eman ziolaikusita bigarren fase bat martxan jartzea erabaki zuen.
Proiektuaren 2. fasea
Ideia lehiaketa deitu zuen ZumarragakoUdalak bigarren fase bati ekiteko. EAJk, ideia lehiaketan epaimahaigisa hartu du parte. Bertan Antiok zer behar duen zehaztea izan daegindako lana, alderditik adierazi dutenez: gehiegi nabarmenduko ezden eraikin bat, taberna-jatetxe txiki bat, komun publiko egokiak etaAntiori buruzko informazioa zabaltzeko gune txiki bat.
Eta badirudi, Antioko interpretaziozentrorako aurkeztu diren proiektu gehienek betetzen dituztela EAJkproposatutako baldintzak. EAJk eman dituen datuen arabera:
- Aurkeztutako proiektu gehienek (% 78k) lurpeko eraikina proposatzen dute, batzuk eraikin osoa lurperatzen dute eta beste batzuk eraikinaren parte bat.
- Aurkeztutako proiektu guztiek, hasieran proposatutakoa baino altuera txikiagoa dute.
- Proiektu bakar batek ere ez du, hasieran egin naizen gisako jatetxerik proposatzen. Proiektu irabazleak 168 metro koadroko jatetxea diseinatu du zehazki. (Hasiera batean 750 metro koadroko jatetxea egin nahi zen).
- Proiektu guztiak, aurreko proiektuak zituen 1700 metro koadro azalera baina txikiagoak dira.
- Batez beste, 2.400.000 eurotako aurrekontuak dira aurkeztu direnak. Udalak, 4milioi eurotan zuen jarrita muga.
Hemendik aurrera zer
Ideia lehiaketako proiektu irabazleadena den, ez da bere horretan gauzatuko Antion. EAJk azaldu duenez,PSEk aldaketak egin nahi ditu proiektu irabazlea oinarri hartuta.Horregatik, EAJk PSEk zein aldaketa proposatuko dituen ikusi arte,gaiaren inguruko baloraziorik ez egitea erabaki du.
EAJk aldaketak proposatuko direnbileretan egoteko eskaera egin du dagoeneko, eta PSE-rekinakordioetara iristeko nahia agertu du jada, baldin eta proiektua berehorretan mantendu edo kostuak eta museoa txikitzen badira. KontraraPSEk proiektuaren azalera eta kostu ekonomikoak handitzeko asmoaagertzen badu, EAJk ez diola proiektuari babesik emango esango.