
Ignacio Garcia
|
Tarteka ikusi nuen. Egia esan, Athletic-ek irabazi izan balu, amorru pixka bat sentituko nuen. Izan ere, sekulako matraka jasan behar izan dugu finala jokatzeko sailkatu zenetik. Sartu behar ez zuten tokietan sartu dira eta hori ez zait gustatu. Reala bakean utzi dezatela.
|
Vicente Fernandez
|
Ikusi nuen finala, bai… Realekoa naiz, baina Athletic-ek eta Bartzelonak ere irabaztea nahi dut beti. Finalean duda-mudatan nengoen, baina errealista izanik, argi zegoen Bartzelonak irabaziko zuela. Gainera: a zer nolako matraka jasan behar izan dugun!
|
Jose Luis Lasa
|
Harritzekoa baldin bada ere, ez nuen finala ikusi. Futbola ez zait gustatzen, txirrindularitza zalea naiz. Telebistan etengabe ibili dira finalaren kontu horrekin, aspertzeraino. Dena den, nola Bilbon hala Valentzian, giro bikaina egon zela onartu beharra dut.
|
Marijo Intsausti
|
Finala tarteka baino ez nuen ikusi, alabarekin. Ez zait futbola gustatzen eta ez naiz ez bataren eta ez bestearen jarraitzailea. Hori bai, jokoari berari erreparatuta, Bartzelonaren alde nengoen.
|