OTAMOTZ aldizkariakbiak elkartu zituen omenaldia baino egun batzuk lehenago.
Isidro Lasa Ezkioko Zelaa baserrianbizi da, basogintzan lan egindakoa da eta alkate izan zen 1964etik1979ra. Bera karguan zegoela elkartu ziren Ezkio eta Itsaso. Hala,elkarketa prozesuan zeresan handia izan zuen. Bittori Garcia, berriz,ordiziarra da jaiotzez, baina Itsasoko Alegi auzoko Atxusainbaserrian bizi da aspalditik. Senarrarekin batera oilo eta oilaskogranja ireki eta gutxira alargun gelditu zen. Hala, bakarrikgobernatu behar izan zituen enpresa eta familia.
Biek adeitasunez erantzun zioten deiarieta bestearen etxera joateko prest agertu ziren, nahiz eta Lasakaurki 88 urte beteko dituen eta Garciak 81 dituen. Are gehiago,itsasoarrak gidatzeko baimena du eta bere autoan joateko prest agertuzen. Azkenean, Zelaan elkartu ziren. Bittori Garcia sekula bertanizan gabea zen eta gustura joan zen dagoeneko ia 500 urte dituenEzkioko baserria ezagutzera.
Nahiz eta bata bestearengandik apartebizi diren, Lasak eta Garciak aspalditik ezagutzen dute elkar etaberehala hasi ziren berriketan. Ordu eta erdi pasatxo eman zuteneuren bizitzari eta herriari buruz solasean, lehenengo grabagailuaurrean zutela eta ondoren Isidroren alabak prestatutako hamaiketakoadastatzen zuten bitartean.
Biek esan zutenez, asko poztu zirenbeste omenduaren berri izan zutenean. Lasari omenaldia Igartubeitinjasotzeak ilusio berezia egin zion, bertan lan egiten duten guztiakezagutzen baititu. Bittorik, berriz, omenaldi egunean ezagutu zuenmuseoa. Izan ere, bata Ezkiokoa da eta bestea Itsasokoa.
Biek ondo gogoratzen dute bi herrienelkartzea. “Nire senarra zena, Migel Goitia, bi herriak elkartzekolanean ibili zen. Gabiriarrak ere tartean ibili ziren, baina beti gubaino gehixeago izan dira eta ez zuten elkartu nahi izan”, oroitzendu Garciak. Lasak hobeto gogoratzen du oraindik prozesua. Izan ere,garai hartan Ezkioko alkatea zen eta karguan jarraitu zuen bi herriakbatu zirenean. “Elkartzearen alde nengoen. Gobernadoreak bialkateoi deitu eta, ni gazteagoa nintzenez, alkatetza niri zegokidalaesan zigun”.
Lasak gustura lan egin zuen herritarrenalde, baina une gogorrak ere bizi izan zituela oroitzen du. “Garaihartan ez ziren hauteskundeak egiten eta Udala utzi behar zutenekzerrenda bat osatzen zuten alkate eta zinegotzi nahi zituztenekin.Itsasoar batzuek zerrendan jarri zuten bat ez zutela zinegotzi nahiesan zuten eta gobernadorearengana joan behar izan nuen gertatzen arizena kontatzera. Gobernadoreak elkartu berriak ginela eta, arazorikegon ez zedin, onena kargutik kentzea zela esan zuen. Halakorik ezinzaio egin pertsona bati!”, esan zuen ezkiotarrak.
Aipatu bezala, lanbidez baso-gizonaizan da. Itsasondotik Oñatira bitarteko lursail eta baserriguztiak primeran ezagutzen ditu, 45 urte eman baitzituen egursalerosketan. Lursailen jabeei zuhaitzak erosi, hauek bota etaondoren egurra papertegiei eta altzari lantegiei saltzen zien.“Askotan terreno eta guzti erosten genituen pinuak. Zuen etxeondoan lanean nengoela, ziza-lekua topatu nuen”, esan zionBittoriri.
Itsasoarrak dagoeneko ziza-leku gutxigelditzen direla erantzun zion. Zizak bilatzea alferrik denez,baratzea du bere zaletasun nagusia. “Gurean ziza-leku guztiak galduegin ziren. Ea behingoz eguzkia berotzen hasten den, baratzeanhasteko. Gaztetatik baserri zalea naiz”, esan zuen. Isidrok erebizimodu hori atsegin du. “Ukuilura gustura sartuko nintzake, bainasenitartekoek ez didate uzten. Neure burua zaintzeko esaten didate,baina beti ni izan naiz ganaduarekin tratuak egin dituena eta…Dudan adinerako nahiko ondo nago eta medikuek nire osasuna askokhartuko luketela esaten didate, baina ibiltzeko orduan arazoakditut”.
Bittori, berriz, bi belaunetatikoperatu zuten. Egun bere burua zaintzeko eta atseden hartzeko garaiadu, baina garai batean asko lan egindakoa da. 1970ean granja irekizuen senarrarekin, baina 1975ean alargun gelditu zen. Ez zen kikildueta enpresa eta seme-alabak aurrera atera zituen. Ez zuen lan makalaizan, urtean bitan 25.000 txita hazten baitzituzten. “Txitajaioberriak Haro eta Iruñatik ekartzen zizkiguten. Berogailueta guzti izaten genituen. Hazten zirenean, IdiazabalgoGorrotxategiri, Iparragirreri, Garaialderi… saltzen genizkien. Lanhandia zen. Oilandak gure etxetik ateratzeko orduan lan handia izatenzen eta inguruko haur guztiek laguntzen zidaten. Ondo ordaintzen nieneta oilaskoekin afari bat egiten genuen. Denok pozik bukatzengenuen”.
Seme-alabek ere laguntzen zioten,noski. “Alargun gelditu nintzenerako semeak bazekien gidatzen etaenkarguak egiten zituen. Bestalde, morroia ekarri nuen. 14 urterekinetorri zen, asko lagundu zidan eta niretzat semearen parekoa da.Etxeko giltza du, nahi duenean sartu eta irteten da eta guk bainogehiago agintzen du”, aipatu zuen umorez.
Bittoriren baimenarekin izango da,noski… Berak bezala, beste emakume askok ere baserria gobernatubehar izan dutela azaldu zuen. “Garai batean ganadu asko zegoen,baina baserritik ez zegon bizitzerik eta gizonezko asko fabriketarajoan zen. Hala, emakumeok gelditu ginen baserrietan”.
Morroia, oilaskoak, ukuilua, zizak,basogintza, baratzea… Argi dago Bittori Garcia eta Isidro Lasabaserritar peto-petoak direla eta, beraz, baserriari buruzko museoakgaur eskainiko dien omenaldia ondo merezitakoa dela. Zorionak!