
2008 hasieran Zumarragako Udalakhartutako erabakiaren arabera, UTE Acciona eta Arkaitza espresakarduratuko dira lanak egiteaz. Uztailaren erdialdera hasiko dituztelanak, Geltokietako jaiak amaitutakoan, eta urte beteko epea izangodute lanak amaitzeko. Aurreikuspenen arabera hortaz, 2010ekouztailerako geltoki intermodala errealitate izango da.
Bi gune
Bi gunetan banatuko da geltokiintermodala. Alde batetik, gainazalean, egungo geltokiaren parean,oinezkoentzako gune ireki bat sortuko da, zuhaitzak eta bankuekin.Era berean, Renfeko geltokiarekin bat egingo duen autobusentzako lauedo bost geraleku sortuko dira. Baita taxientzako etaanbulatoriorako zamalanak egiteko gune bat ere. Era berean,Ipeñarrieta kalearekin bat egingo duen bide bat eraikiko da biudalek onartutako Mugikortasun eta Trafiko Plan Integraleanjasotakoari jarraituz.
Bigarren gunea lur azpian gauzatuko da.Bertan bi pisutako aparkaleku bat egingo da. Lehenengo solairuan 120autorentzako aparkaleku libreak egokituko dira, Zelai Ariztikoparkinaren antzera funtzionatuko duelarik. Bigarren solairuanaparkaleku pribatuak izango dira, 80 guztira.
Garraio publikoa
Geltoki intermodalarekin garraiopublikoaren erabilera sustatzea bilatu nahi da. Jasangarritasunarenbidean, Zumarragara autoz datozenei, autoa aparkatu eta autobusa,taxia edo trena eskura izatea ahalbideratu nahi da.
Gaiarekin erlazionatutako albiste gehiago otamotz.eus-en: