
Martxan da dagoeneko Zumarragako Udalakbultzatutako erantzunkidetasunaren inguruko kanpaina. Estatistikenarabera etxeko lanen %75 emakumeek egiten dituzte egun, eta datu horialdatzeko bultzada eman nahi dute abiarazi duten ekimenarekin.
Kanpainarekin helburu bat baino gehiago bete nahi duteBerdintasun sailean. Urola Garaia Mankomunitateko I. BerdintasunPlanari segituz emakumeen eta gizonen arteko ardura banaketasustatzeko sentsibilizazio kanpainak egitea aurreikusten da planean,eta hori garatzea da helburuetako bat. Bestea, etxeko atetik barruraegiten den lanak hartzen duen guztia azaleratzea da.
Kanpainaren baitan ‘Lana banatu etaaisiaz gozatu’ leloa duen triptiko bat hasi dira dagoeneko banatzen.Zumarragarrei joko bat proposatu nahi diete triptikoaren bitartez.Norberak, zerrendatu dituzten etxeko lanen artean egiten dituenakaukeratu beharko ditu.
Egilea: Asier Zaldua.