
Aurten ez da Goierriko itzulirikegingo. Datetan federazioekin egondako gaizkiulertuak tarteko,azkenik Urretxuko jaietako ostirala zen proba egiteko data bakarraeta erlojupekoa egiteko erabakia hartu zuten. Hala ere, UrretxukoUdalak ezezkoa eman dio proiektuari, herriko erdigunea bi orduzitxita egon beharrak jaien hasieran sor ditzakeen arazoak ekiditeko.
Goierri kirol elkarteko kideek “porrot”sentsazioa nabarmendu dute eta Federazioen eta Udalen aldetiko”prestutasun eza” ere salatu dute. Udaletik aldiz, ez duteprestutasun eza ikusi; jaien hasierarekin bateragarritasunik ezabaizik. Horrela, beste zirkuitu edo proposamen batekin lasterketaegitea agian posible litzatekeela nabarmendu dute.
Iaz ere ‘kili-kolo’
Pasa den urtean ere Goierriko Itzuliaez egitekotan ibili zen antolakuntza. Orduan arrazoi ekonomikoaktarteko. Azkenean baina, Gipuzkoako Kirol Federazioak hartu zuenfroga antolatzeko ardura eta irailaren 13an eta 14an egin zen iazGoierriko Itzulia.
Aldaketa nabarmenak izan zituen orduanItzuliak gastuei aurre egin ahal izateko. Kategoriajaitsi zioten eta Challenge mailakoa izan zen. Gainera hiru egunekoiraupena beharrean bi egunekoa izan zuen. Arazoak arazo, arrakastazburutu zen iazko itzulia, Fabricio Ferrari uruguaiarra izan zengaraile, 27. edizio hartan.