
Duela zenbait hilabete mamitutakoproiektua ari da itxura hartzen. Duela sei aste hasi ziren Goierrikotrikitilariak eta bertsolariak BiZi! diskoa grabatzen. Epe honetan,hamahiru talde eta bikote pasa dira Azkarateko Katarainestudioetatik. Denera, berrogei lagun inguruk parte hartu duteproiektu honetan. Behin grabaketak bukatuta, masterizazio lanak eginurrian argitaratuko dute diskoa, Goierriko Hitzaren etaGoierritarraren urteurreneko ekitaldien baitan.
Zumarragako eta Urretxuko trikitilariakere hartu dute parte proiektu honetan. Tartean dira esaterako Garieta Iñaki, Elortza anaiak, Olarte anaiak edo eta Lutxurdio etaEdurne Iturbe trikitilariak.
- Informazio gehiago Goierriko Hitzan.
- Ikusi grabazio lanetako argazki gehiago Goierriko Hitzako argazki galerian.
Egilea: Goierriko Hitza