
Ertzaintzaren arabera, gaur 10:20an ETAren izenean hitz egiten zuen lagun batek Irun eta Zumarraga arteko Renferen tren sarean hiru bonba daudela ohartarazi du. Abisuaren ondorik, 11:45ean Irun eta Zumarraga arteko trenbidea eten dute. Deitzaileak ez du zehaztu zein puntutan dauden lehergailuak ezta zein ordutan lehertzekoak diren, eta beraz, bi herrien arteko trenbidea miatzen ari da Ertzaintza.