
Zumarragako Izazpi auzoan dagoen jolastokia estali egingo du Udalak urtea amaitu baino lehen. Lanen aurrekontua 300.000 eurokoa da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 75.000 euro emango ditu. Argixaoko futbol zelai txikian belar artifiziala jartzeko proiektua ere aurkeztu zuen Udalak, baina Aldundiak alboratu egin zuen, Zumarragak dagoeneko belar artifiziala duen zelai handia baduelako.
Aldundiak diru laguntza Izazpi auzoko jolastokia estaltzeko eman du eta aurki hasiko dituzte lanak. Bi hilabeteko epean burutuko dute jolastokia estaltzeko obra. Urtea amaitu aurretik lanak bukatuta egongo direla gehitu du Mikel Serrano Zumarragako alkateak.