
Horietako bat Armando Arizmendiarrietada, Zumarragan bizi den eibartarra. Gurasoengandik urrun bizi beharizan zen arren, ez zuen bizipoza galdu.
Non jaio zinen?
Eibarren jaio nintzen duela 80 urte.Nire aita sozialista zen eta nire ama, berriz, Madrilgo familiaeskuindar batekoa. Arreba eta biok haurrak ginela, banandu eginziren. Batzuetan baten familiarekin eta besteetan bestearenarekinegoten ginela oroitzen dut. Guretzat gauza naturala zen. Arrebaamarekin bizi zen eta ni aitarekin. Gerra heldu zenean, aitak arrebaere berarekin hartu zuen.
Eibarko oroitzapenik ba al duzu?
Haurtzarokoak gutxi, baina gerokoakbai. Izan ere, bolada batean Eibarren lan egin nuen.
Nola gogoratzen duzu gerraren hasiera?
Elgetako auzo bateko baserrianharrapatu ninduen. Bertan nire amonaren anaia bizi zen eta, baserrikolanak oso gustuko nituenez, oporrak bertan pasatzen nituen. Baserrianlan egiteko arropa ere banuen. Gerra hasi zenean aita gure bilaetorri zen. Eibar berehala bonbardatuko zutela uste zenez, Zornotzakobaserri batera eraman gintuen. Bertan amonarekin egon ginen.Baserriaren izena ahaztu egin dut, baina oraindik hara heltzenjakingo nuke. Han geundela, aitak Eusko Jaurlaritzarekin gestioakegin zituen arreba eta biok Frantziara bidaltzeko. Dijon izenekohirian izan ginen.
Aitak azaldu al zizuen inoiz zergatikerabaki zuen zuek Euskal Herritik bidaltzea?
Ba, egia esan ez. Sekula ez geniongaldetu, gainera. Gauza normala iruditu zitzaigun. Entzun izandudanaren arabera, Francok Bilbo hartu behar zuela argi ikusten zen.Haur batzuekin ikaragarriak egin zituenez, aipatzen direnak bainogehiago, guraso askok seme-alabak kanpora bidali zituzten hauekbabesteko eta ondorengoak izango zituztela ziurtatzeko.
Nola oroitzen dituzu Frantziara joanaurreko hilabeteak?
Zornotzako baserria ondo gogoratzendut. Bestalde, Gernika bonbardatu zutenean, egunez kea ikusten genueneta gauez sua ere bai. Haurra nintzen, baina primeran oroitzen dut.Baserrian beste bi haur zeuden eta jolasten ematen genuen eguna. Horibai, ongi genekien zenbait tokitara ezin zela joan. Gero jakin genuenaita Gernikan zela bonbardatu zutenean.
Zer dela eta zen zure aita frankistenbeldur?
Sozialista zen, Amuategi batailoikoa.Egungo sozialistak eta lehengoak oso ezberdinak direla uste dut.Garai batekoak euskaltzaleagoak ziren.
Nola joan zineten Frantziara?
Gu ofizialki joan ginen, baina bestebatzuk ezkutuan pasatu ziren mugaren beste aldera. Bordelera eramangintuzten lehenengo eta gero Dijonera.
Nolakoa izan zen agurra?
Bilbora heldu ginenean obusak botatzenari ziren. Aitak argazkia atera zigula gogoratzen dut. Jatetxe bateanbazkaldu genuen eta, ondoren, aita hizketan aritu zitzaigun. Etengabebesarkatzen gintuen. Hunkigarria izan zen. Haur guztiok Bilbongurasoei agur esan genien eta trenean Santurtzira eraman gintuzten.Han barkua hartu genuen. Francoren armadako Cervera ontziak ez zigunirteten utzi nahi, baina Gurutze Gorriaren babesa genuen eta azkeneanutzi ziguten.
Zer pasatzen zen zure burutik?
Haurrak ginen eta guretzako txangomodukoa zen. Gainera, kontuan izan behar da gerra apenas ikusigenuela: Eibar eta Elgeta osorik zeuden handik irten ginenean,Zornotzan herritik kanpo bizi izan ginen, Bilbon zarata bakarrikentzun genuen, Gernikakoa urrutitik bakarrik ikusi genuen… Ezgenuen ezer beldurgarririk ikusi.
Nola gogoratzen duzu Frantzianigarotako denbora? Gurasoez askotan gogoratuko zinen…
Tren geltoki zahar batera eramangintuzten eta andereño batzuek zaindu egiten gintuzten.Batzuetan bertako jendea etortzen zen eta euren etxera eramatengintuen bazkaltzera. Bikote batek nire arreba egun batzuetarakoeraman zuen, baina ez zen itzultzen eta ondo zegoela esan zidaten.Handik gutxira, beste bikote batek ni eraman ninduen. Senarrarenizena ere Armando zen eta horregatik hautatu ninduten. Seihilabetera-edo, Frantziako eskola publikora eraman ninduten etaadoptatzen ahalegindu ziren.
Zer moduz moldatu zinen Frantziakohaurrekin?
Gogor lan egin nuen eta nota onak ateranituela uste nuen: klasean 40 ginen eta lau frantses nire atzetikutzi nituen. Etxera pozik heldu nintzen, baina etxeko gizonak jipoituegin ninduen. Asko maite ninduen, baina astapotro samarra zen.Hurrengo hilabetean biek eskolako lanak egiten lagundu zidaten etabehin gelako onena izan nintzen. Bi urte inguru eman nituenFrantzian. Herrialde hau Bigarren Mundu Gerran sartu baino apur batlehenago itzuli ginen. Etxeko gizonak ordurako armairuan armadakotrajea zuela gogoratzen dut.
Frantzian ondo hartu zintuztetela usteal duzu?
Bai. Esan dezakedan guztia ona da.Jendeak asko maite gintuen.
Baina arrebarengandik bananduta egonzinen.
Arrebarena tristea izan zen. Ez nekienezer berataz. Halako batean ospelak izan nituen hanketan. Medikuarinire abizena zein zen esan nioenean, abizen bereko neska batezagutzen zuela esan zidan: nire arreba zen, noski. Oso gaizkizegoela esan zidan, berarekin bidegabekeria egin zutela: etxekoemakumea gaixo zegoen eta arreba, 6 edo 7 urterekin, bera zaintzeazarduratzen zen. Nire etxekoek, hori jakin zutenean, arreba ere hartuzuten. Biok asko maite gintuzten eta gure gurasoak hiltzen bazirenadoptatu egingo gintuztela esaten zuten.
Nolatan itzuli zineten?
Amaren bi ahizpek Francoren ministeriobatean lan egin zuten eta beraiek eskatuta itzuli ginen Frantziatik.Hondarribian jaso gintuzten. Hilabete eman genuen Bilbon eta geroMadrilera eraman gintuzten. Hori dela eta, nire euskara kaxkarsamarra da. Arrebak, berriz, gaztelera galdu zuen. Gure arteanfrantsesa erabiltzen genuen eta frantsesez hitz egitea debekatuziguten arrebak gaztelera lehenbailehen ikas zezan. Madrilekosenitartekoek ez zuten ulertzen inork seme-alabak urrutira bidaltzea:nik beti aitak gu babesteko egin zuela esan diet. Aitak gu kanporabidali izana ulergarria da: Francoren aldekoek egindako astakeriakikustea besterik ez da.
Zuretzat ez zen batere gozoa izangoamaren familiarekin bizitzea.
Ez ziguten gure iritzia ematen utzi:presaka eta korrika ekarri gintuzten. Bost urte eman nituen Madrilenamarekin, izebekin eta aitona-amonekin. Ama berriro ikustea osopozgarria izan zen, baina berehala hil zen: 1940an, 33 urterekin.Aitaren eta amaren arteko istilurik ez dut gogoratzen. Gerra hasiaurretik batzuetan amarengana joaten nintzela eta arreba gureganaetortzen zela oroitzen dut. Gerrarekin hori guztia aldatu egin zen.Amaren familia oso boteretsua zen, Frantziatik itzuli ginenean,aitari gugana hurbiltzea debekatu zioten. Ez zuten ni aitarekinitzultzea nahi eta adingabeen babeserako auzitegira jo zuten.Epaileak aitarekin bizi nahi nuen galdetu zidan eta nik baietz esannion. Orduan, ziega batera eraman ninduten ihes egin ez nezan.Egunbete eman nuen bertan eta, ondoren, erreformatorio batera bidalibehar ninduten. Ziegan nengoela, arreba eta amona entzun nituenziegako leihotik. Deitu egin nien eta ziega batean sartu nindutelaikusi zutenean, atera egin ninduten.
Azkenean aitarekin itzuli zinen.Nolatan?
Madrilera joan zen eta, ezkutuan,gurekin egon zen. Handik aurrera elkarri gutunak idazten hasi ginen,ezkutuan. Aitak bidaltzen zituen gutunetan bi mezu zeuden. Arruntaeta ezkutukoa: papera bustita ikusi zitekeena. Bigarren mezu honetanbere benetako egitasmoen berri ematen zidan. 14 urterekin Falangearensindikatu batean sartu ninduten eta euren uniformea eraman beharnuen. Falangearen kanpaleku batera joatea eskaini zidaten eta aitakEuskadira etortzea eskatzeko esan zidan. Plentziako kanpalekurabidali ninduten. Aita ni ikustera joan zen eta kanpalekutik ihesegiteko plana prestatu genuen. Handik aste betera edo ihes egin nuen.Aita kanpoan zain nuen, ordezko arroparekin, eta Lekeitioraino oinezjoan ginen. Ondoren, Mutrikura autobusa hartu genuen: izan ere, aitaEibarretik desterratu zuten eta ordurako aipatutako kostaldekoherrian bizi zen beste emakume batekin. Ni ere bertan bizi izannintzen 27 urte bete nituen arte. Ni iritsi eta gutxira, arreba ereMutrikura etorri zen. Izan ere, dagoeneko amarik ez genuenez, berakere aitarengana etorri nahi zuen.
Zer moduz moldatu zinetenamaordearekin?
Alarguna zen eta seme bat zuen. Garbiaeta azkarra zen, baina ez zen oso ondo portatu gurekin. Oso gogorrazen gurekin. Anaiordearekin, berriz, ondo moldatu nintzen. Nireustez, aitaren emazteak bere semeari ikasketak eman ahal izangozizkiotela uste zuen, baina arreba eta biok heldu ginenean bereasmoak pikutara joan ziren. Niri gogor egiten zidan, baina arrebarigehiago. Konturatu nintzenean, aitari zer edo zer egiteko eskatunion. Etxean sekula ez nuen istilurik sumatu, baina egun batetikbestera amaordea eta anaiordea etxetik joan ziren.
Frankistek aita bakean utzi al zuten?
Franco Donostiara etortzen zenbakoitzean Martutenera eramaten zuten. Han pasatzen zituen berakoporrak.
Zertan aritu zinen lanean?
Orbean hasi nintzen, bizikletak egiten.Gainera, aitari laguntzen nion: Santa Lucia enpresaren erreziboakkobratzen lan egiten zuen. Handik urtebetera Debako giltzarrapolantegi batera joan nintzen, tornuan lan egitera. Arreba, berriz,Mutrikuko zaku lantegi batean hasi zen. Amaordea eta anaiordeaetxetik joan zirenean, etxetik kanpo lan egiteari utzi zion. Halakobatean nire izeba bat etorri zen Madrildik eta berarekin eraman zuen:ikasketak eta lana eskaini zizkion, baina osaba bat zaintzen erejarri zuen. Azkenean arreba moja egin zen. Niri dagokidanez, izebakirratiak konpontzen eta pelikulak proiektatzen ikastea aholkatuzidan. Ondarroako zine batean ikasi nuen filmeak botatzen. Behinmatxura bat izan zen eta teknikoak Mutrikun berarentzat etxebizitzatopatzen banuen irratiak konpontzen irakatsiko zidala esan zidan.Dena den, azkenean nire kabuz ikasi nuen gehiena. Hala, irratiakkonpontzen ere hasi nintzen. Arrebak alde egin ondoren, bost urteeman genituen aitak eta biok Mutrikuko taberna batean gosaltzen,bazkaltzen eta afaltzen. Arropa garbitzera emakume bat etortzen zen.
Nola ezagutu zenuen emaztea?
Bere ama ezaguna nuen eta Donostian lanegiten zuen alaba niretzako modukoa zela esaten zidan beti. Ez nionkasu handirik egiten… “Donostian utz ezazu…”, pentsatzennuen. Halako batean zorioneko alaba etorri zen eta joder… sekulakoemakumea zen!
Bat-batean maitemindu zinen, beraz.Berehala ezkonduko zineten…
Mirenek (emazteak) Padilla-Satrustegisendiaren etxean lan egiten zuen. Etxeko gizona egungo Espainiakoerregearen aitaren idazkaria zen. Ezkontzekoak ginela, Mutrikuraetorri zen eta gugatik galdetu zuen. Berarengana joan nintzen eta“oye chaval, diles que vengan” esan zidan. Emaztea eurekin eramannahi zuten, baina ezetz esan nien. Ezkondu egin behar genuela.
Emaztea amaginarrebak aurkeztu zizun.
Nire ustez Mutrikuko herriak ez zionbehar bezala eskertu herriaren alde egin zuen lana: ospakizunetakobazkariak prestatzen zituen, eliza atontzen zuen ezkontza bat zegoenbakoitzean… Ogi puska zen. Mirenen aita ere pertsona zoragarriazen.
Nolatan etorri zineten Zumarragara?
Aita izan zen etortzen lehena. SantaLuciak hemen kobratzaile bat behar zuelako etorri zen. Kontua da aitabesamotza zela eta halako lanak bakarrik ematen zizkiotela. Ezkondunintzenean, irabazten nuenarekin oso larri genbiltzala ikusi nuen etaEibarren elektrikari lanean aritzea erabaki nuen, baina aitakberarekin Zumarragarra etortzeko eskatu zidan. Alaba nagusia,Aintzane, jaiota zegoen ordurako. Ez nituen Zumarraga eta Urretxuezagutzen eta ez nuen etorri nahi. Emazteak ere ez zuen etorri nahi.Lana aurkituko nuela banekien, baina etxebizitza falta handia zegoelabanekien (jendea baserri zaharretan pilatuta bizi zela) eta horibaliatu nahi izan nuen ez etortzeko: etxebizitza aurkitzen bazuenbakarrik etorriko ginela esan nion. Hurrengo asterako etxebizitzaaurkitu zuen!
Non hasi zinen lanean?
Orbegozon. Elektrikari lanean aritunintzen. Termoak konpontzera bidaltzen ninduten. Altzolakobainuetxera joaten nintzela gogoratzen dut, adibidez. Lantegikolanetik kanpo, irratiak, telebista aparailuak eta garbigailuakkonpontzen nituen. Bestalde, Orbegozok Udalarentzat elektrikari lanakegitera behartu ninduen. 1957an hasi nintzen Orbegozon eta 1993anerretiratu nintzen. Ordurako ez nuen Orbegozorentzat lan egiten:1972an Agurainen ireki zuten plantara bidali ninduten eta lantegi haubeste enpresa batek erosi zuen handik urte batzuetara.
Nolakoa da zure egunerokoa erretiratuzinenetik?
Ordenadore kontua asko gustatzen zait.Bestalde, emaztearen eta bion zuhaitz genealogikoa prestatzen arinaiz.