
Inazio Sunsundegi Memorialarekin amaituzen larunbatean ‘Motorraren Astea’. Izen hori du Zumarragako Udalakantolatutako ekimen honek, hasiera batean aste beteko iraupenaizateko jaio zelako. Urteen eraginez baina, hori baino askoz gehiagoizatera iritsi da. Aurten egin den VII. Motorraren Astekolehendabiziko ekimenak adibidez, maiatzean hasi zituzten, Eitzagakojaien barruan egin zen Seat 600 autoen ibilaldiarekin.
Sunsudegi Memoriala
Rallya ostiralean hasi zen Donostian,eta larunbat arratsaldean pasa zen Zumarragatik. Rallyko partaideekgeldialdia egin zuten Euskadi plazan 17:30etik 19:30era. 68 autokhartu zuten parte rallyan; ez ziren auto klasikoak, baina autoguztiek bete beharreko baldintzetako bat zen 25 urte baino gehiagoizatea. Auto ikusgarriak izan ziren Zumarragan 1959ko Triumph bat edoPorche 911 bat adibidez. Rallya ez zen lasterketa, eta autoek 50kilometro orduko abiadura mantendu zuten bataz beste.
Erlazionatutako albisteak otamotz.eus-en:
- Zumarragako VII. Motorraren Astea martxan da
- VII. Auto Klasikoen Kontzentrazioa egingo da igandean
- Sanjoanen eta santaisabelen atarian ekintza ugari
- Antiora bidean auto rallya egingo dute lehenengoz igandean
- Zabaleta bergararrarentzat izan da Antioko I. rally-a
Ikusi bideoa jarraian: