
Makilekin lurra kolpatuz eta kantuanospatuko dute hainbat herritarrek gaur Santa Ageda bezpera. Ohiturazaharrari eutsiz kantuan eta eskean aterako dira bi herrietakoikastetxeetako ikasleak, irakasleak, elkarteetako eta abesbatzetakokideak. Kale, auzo eta baserri inguruak koplaz eta doinuz alaitukodituzte arratsaldean zehar.
Urretxu-Zumarragako ikastolakoek hasikodute kopla erronda arratsaldeko 17:30ean. Bi herritako kaleetanarituko dira eskean. Ordu bete beranduago, 18:30ean Pagoeta auzoko’Ambiente’ taldearen txanda izango da. 19:00etan Goiargiabesbatzakoak eta Gainzuri ikastetxekoak ere aterako dira kaleakkantuz alaitzera. Makila kolpeek, bertsoek eta trikiti doinuekpiztuko dute gaur udaberri txinparta.