
Beloki Pilota Elkarteko bikoteak 22-14irabazi zion Aurrera Saiazi (Tolosa). Halere, majo sufritu behar izanzuten.
Hasieran, batik-bat. Izan ere, Iñigoez zen ezker eskuarekin pilotari norabide egokia emateko gauza, etapare bat falta egin zituen. Hori dela-eta, Aurrera Saiazekoek aurreahartu zuten markagailuan. Baina asentatu zen Viana anaietanzaharrena, Iñigo, eta dezente gozatu zuen. Josuk, gainera,tantoa bukatzen asmatu zuen; horietako batzuk, ederrak. Azkenean,ondo borrokatuta, baina merezita aurrera atera zuten partida.
Mikel Rodriguezek eta Asier Intxaustikere bai. Beloki Pilota Elkarteko bikoteak 22-15 irabazi zionAretxabaletari, lehen mailako Udaberri Torneoko laugarrenjardunaldian. Bihar jokatuko dute bosgarren eta azken jardunaldia,Elgoibarren (19:00etan, hirugarren partida). Irabaziz gerofinal-laurdenak jokatzeko sailkatuko dira. Baina galduta ere,badituzte aukerak.
Egilea: Gregorio Viana