Urretxuko Goierri elkarteak irudia berrituko du. Hala erabaki duteurteko batzarrean, eta hartara martxoaren 10era bitartean irudiberrituarentzako proposamenak egin ahal izango dituzte elkartekobazkideek.
Irudi berrian batik bat hizkiak aldatu behar dira.Urdinez agertu beharko dira, eta gaur egun dituen SDG hizkien ordezGKE hizkiak jaso beharko ditu, Goierri Kirol Elkartearen hasierakoak.
Interesa duten bazkideek oinarrizko irudia jaso beharko duteelkartean. Epea bukatu eta bi egunera, martxoaren 12an, ezohikobatzarra ospatuko dute irudi berria aukeratzeko. Bilkura 19:30eanhasiko da. Antolatzaileek irabazlearentzat «detailetxo bat»egongo dela iragarri dute.