19:00etan hasiko da lehia. Belokikoen helburua tantoak pilatzea da. Izan ere, kanporaketa datorren astean erabakiko da Zumarragan, eta komenigarria da etxetik kanpo ahalik eta tanto gehien pilatzea. Dena den, Azpeitiko pilotalekua ez da egokiena horretarako. Laburra da, eta atzeko pareta baxua du.